Politika
Espainiako Gobernua
EITB Media
Calviño Europako Inbertsio Bankura joanda, Pedro Sanchezek orain arte Gobernuko laugarren presidenteorde izan den Montero jarriko du bere alboan. Ogasun Ministerioaren zereginekin bateratuko ditu Monterok zeregin berriak, tartean, ministro kontseiluak gidatzea, Sanchez ez dagoenean.
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak Maria Jesus Montero Ogasun ministro eta orain arte laugarren presidenteorde izan dena izendatu du Gobernuko presidenteorde, eta Carlos Cuerpo izango da Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa ministro berria.
Maria Jesús Monterok Nadia Calviño ordezkatuko du, azken horrek Gobernua utziko baitu Europako Inbertsio Bankuko presidente izateko.
Montero, PSOEko idazkariorde nagusia ere badena, ministro kontseiluetako buru izango da Sanchez ez dagoenean.
Cuerpo Altxorraren eta Nazioarteko Finantziazioaren idazkari nagusi izan da orain arte, eta Sanchezek esan du europazale sutsua dela.
Espainiako Gobernuaren Gai Ekonomikoen batzordea ere bere eskuetan geratuko da.
Espainiako presidenteak gogorarazi du Cuerpo Extremadurako unibertsitate publikoan ikasitakoa dela, eta doktore dela Ekonomian eta Estatuko Merkataritza Teknikaria.
"Jarraipena emango dio Nadia Calviñok egindako lan apartari, eta sakondu egingo du", gaineratu du
Monterok Ogasun Ministerioa gidatzen jarraituko du, baina ez du Funtzio Publikoaren Estatu Idazkaritzan jarraituko, eta zeregin hori Jose Luis Escrivaren Eraldaketa Digitaleko Ministerioak hartuko du.
"Gure lorpen ekonomikoak, ongizate Estatuaren indartzea, ez ziren posible izango Maria Jesus Monterok egindako lan eskergari esker izango ez balitz", azpimarratu du Sanchezek.
Calviñori buruz, esan du "munduko finantza erakunde handienaren agintean" egongo dela, eta horrek "Espainaren presentzia eta eragina indartzen" duela.
Era berean, azpimarratu du 65 urteko historian lehenengo aldiz emakume batek gidatuko duela erakundea, "feminista sutsu batek" gainera.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa