Politika
Elkartasuna, Uribetxeberriari
Erredakzioa
Etxeraten esanetan 420 preso baino gehiago ari dira "borroka" egiten Espainiako eta Frantziako kartzeletan.Herrirak salaketa jarriko die Uribetxeberria zaintzen ari diren ertzainei tratu txarrengatik.
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
Donostiako Ospitalearen parean emandako prentsaurrekoan, Jon Garay eta Fran Balda Herriraren bozeramaileek agiri bat irakurri dute, ospitalearen atarian gose greba egiten ari diren Herrirako zortzi kideren babesean.
Mediku frogak
Garayk azaldu duenez, gaur egin dizkiote mediku-frogak Uribetxebarriari. Bere esanetan, mediku froga horiek "aitzakia" dira, presoak "lehenbailehen libre" jarri beharra dutelakoan.
Pasa den astean presoak uko egindako froga horiek egin dizkiote, etaBarne Ministerioa emaitza horien zain dago. Izan ere, EspainiakoGobernuko iturriek adierazi dutenez, medikuek gaixoaren larritasunabaieztatzen badute, legea aplikatuko dute. Legearen arabera, larri gaixodauden presoek baldintzapeko askatasuna eskura dezakete.
Gainera, Uribetxebarria "lasai" dagoela azpimarratu du Garayk, nahiz eta aitortu ertzainek larunbatean ez ziotela "lo egiten utzi, iraindu egin zuten eta probokatu".
Elkarretaratzeak egunero
Bestalde, Garayk eta Baldak iragarri dute aste honetan mobilizazioak egingo dituztela egunero Donostiako Ospitalean, eta horietan "erakundeetako, Elizako eta presoen koletiboko ordezkariek" parte hartuko omen dute.
Agiri batean, Herrirak gaineratu du elkarretaratzeak egingo dituztela egunero Iruñean, Uribetxeberria askatzea eskatzeko.
Protestak eguerdian izango dira, astearte honetan hasita, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak Nafarroako hiriburuan duen egoitzaren aurrean.
Gainera, Uribetxeberriaren senitartekoek eta Herrira plataformak presoa zaintzen ari diren ertzainen kontrako salaketa jarri dute. Larunbatetik iganderako gauean loa nahita galarazi ziotela eta iraindu egin zutela-eta, ardurak zehaztu behar direla diote senitartekoek.
Babesa kartzeletan
Euskal preso askok, Espainiako zein Frantziako kartzeletan, bat egin dute preso gaixoaren protestarekin eta gose greba hasi dute, Uribetxeberriaren askatasuna exijitzeko.
Gehienak mugagabeko gose grebak egiten ari dira, gaixotasun larriak dituzten presoen egoera salatzeko.
Hala ere, beste protesta batzuk ere egiten ari dira: kartzelako janariari uko egitea, kontzentrazioak, gutun bidalketa Barne Ministeriora, etab.
Arnaldo Otegi ezker abertzaleko buruzagiak ere protestarekin bat egiten zuela eta gose grebari ekiten ziola iragarri zuen atzo.
420 preso "borrokan"
Bere aldetik, Etxeratek iragarri du 420 euskal preso "borrokaldian" daudela, "egoera larrian aurkitzen den Iosu Uribetxebarria preso gaixo larriaren egoera salatu eta bere berehalako askatasuna eskatzeko".
Aipatu iturrien arabera, presoen gehiengoak gose greba mugagabeari ekin dio.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa