16:05

Politika

ALDEBIKO BILERA

Elkarrizketa Mahaiaren bilera deitzea eta eleaniztasuna bermatzeko legea adostu dute Sanchezek eta Aragonesek

EITB MEDIA

Pedro Sanchezek eta Pere Aragonesek Bartzelonan egindako bileran bost akordio lortu dituzte, tartean, administrazio publikoetan eleaniztasuna bermatzeko Lege berri bat.

0:27
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak eta Pere Aragones Kataluniako presidenteak bost akordio lortu dituzte gaur, Bartzelonan egin duten bileran. 

Besteak beste, bi gobernuen arteko Elkarrizketa Mahaiaren beste bilera bat deitzea, eta administrazio publikoetan eleaniztasuna bermatzeko lege bat adostu dituzte.

Bilerak ordubete eta hamabost minutu iraun ditu, eta "adeitasunezko" giroan garatu da, Aragonesek azaldu duenez.

Hitzorduan, bi gobernuen arteko Elkarrizketa Mahaiaren laugarren bilera deitzea adostu dute gaur. Gaineratu dutenez, bilera datorren urteko lehen hiruhilekoan egingo dute

Horrez gain, eleaniztasuna bermatzeko Lege Organiko bat onartzea erabaki dute, "herritarrek Estatuko Administrazioarekin hizkuntza koofizialetan hitz egiteko duten eskubidea" bermatzeko. 

Bestalde, urtarriletik aurrera Rodaliesen transferentzian aurrera egiteko egutegia garatzea adostu dute. Hemendik aurrera, akordioa "gauzatu" behar duen "lan-fase" bat hasiko da, adierazi du Sanchezek, baina onartu du eskualdaketa "konplexua" dela eta hori zehazteak "lankidetza handia" eskatuko duela.

Laugarren akordioa Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren kudeaketa Kataluniako Exekutiboari eskualdatzea da: Ministroen Kontseiluak abenduaren 27an onartuko du. Azkenik, Sanchezek eta Aragonesek Innofab txipen aurreprodukziorako zentro teknologikoa bultzatzea ere adostu dute.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena