10:09

Politika

ELKARRIZKETA RADIO EUSKADIN

Helburua falta diren eskumenak legealdi honetan eskualdatzea dela dio Itxasok, nahiz eta "zaila" dela onartu

O. A. | EITB Media

Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak aitortu du Gizarte Segurantzaren transferentzia egingarria, baina zaila dela, lehen aldia litzatekeelako gobernu autonomiko batek erregimen ekonomikoaren kudeaketa bere gain hartzen duena.

  • Denis Itxaso Radio Euskadin

    Denis Itxaso Radio Euskadin. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko harremanetan "aro berri bat" abiatu den honetan Denis Itxasok adierazi duenez, helburua falta diren eskumenak legealdi honetan EAEra eskualdatzea da, nahiz eta "zaila" izan.

Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak Radio Euskadin eskainitako elkarrizketa batean azaldu duenez, Gizarte Segurantzaren eskumena da transferitzeko gelditzen diren horien artean zailena, bi arrazoirengatik. Batetik, lehen aldia lehen aldia litzatekeelako gobernu autonomiko batek erregimen ekonomikoaren kudeaketa bere gain hartzen duena; bestetik, aurrekari bat sortuko lukeelako.

Edozein kasutan, uste du kutxa bakarra ez dela hautsiko. Itxasoren hitzetan, eztabaidatzen ari direna da gobernu autonomiko batek erregimen ekonomikoaren kudeaketa bere gain nola har dezakeen.

Itxasok uste du hiru hilabeteko epean eskualdatu daitezkeela PSOEk eta EAJk adostutako hiru eskumenak (aldiriko trenak, atzerriko unibertsitate tituluen baliozkotzea eta migratzaileen harrera). Aste honetan Lurralde Politikako ministroak eta Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburuak egindako bileraren ondotik, Espainiako Gobernuaren ordezkariak esan du hiru eskumenak batera eskualdatzeko lanean ari direla eta hartutako konpromisoak bete egingo direla.

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena