09:21

Politika

ELKARRIZKETA RADIO EUSKADIN

Estatuarekin irekitako "aro berriak" eskumenen transferentzia bultzatzea espero du Garamendi sailburuak

EITB Media

Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburuak ez dio datarik jarri nahi izan EAJk eta PSE-EEk adostutako hiru eskumenak eskualdatzeko. Hala ere, bilera teknikoak datozen egunetan egingo dituztela zehaztu du.

  • Olatz Garamendi Eusko Jaurlaritzako Autogobernu sailburua Radio Euskadin (artxiboko argazkia)

    Olatz Garamendi Eusko Jaurlaritzako Autogobernu sailburua Radio Euskadin (artxiboko argazkia)

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Atzo Angel Victor Torres Espainiako Lurralde Politikako ministroarekin bilera egin eta biharamunean, Olatz Garamendi Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburuak berretsi du "aro berri bat" abiatu dela bi gobernuen arteko harremanean, eta espero duela horrek "behar duen bultzada" ematea falta diren eskumenak transferitzeko prozesuari. "Aldebikotasunak ahalbidetuko digu zintzilik dauden eskumenak eskualdatzea", gaineratu du.

Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan azaldu duenez, atzo Madrilen izandako bilera "positiboa" izan zen, Eusko Jaurlaritzaren agendan zeuden gaiak jorratu zituztelako.

Garamendik ez du zehaztu adostutako hiru eskumenak (aldiriko trenak, atzerriko unibertsitate tituluen baliozkotzea eta migratzaileen harrera) noiz eskualdatuko diren EAEra. Hala ere, bilera teknikoak datozen egunetan egingo dituztela zehaztu du.

Hiru gai horiek berariaz jasota daude PSOEk eta EAJk itxitako Pedro Sanchezen inbestidura akordioan. Dokumentu horretan, hiru hilabeteko epea ezarri zen akordioa gauzatzeko. Ildo horretan, sailburuak agindu du lan egingo duela epeak betetzeko eta eskualdatze horiek ahalik eta lasterren gauzatzeko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena