Politika
UPN
Agentziak | EITB Media
UPNko presidenteak EH Bilduren eta PSNren arteko akordioaren ostean Iruñeko alkatetza galtzeak dakarren "kolpe gogorra" aitortu du bere alderdikideen aurrean.
Javier Esparza UPNk urtero deitzen duen Afiliatuen Batzar Nagusian. Argazkia: EFE
Javier Esparza UPNko presidenteak EH Bilduren eta PSNren arteko akordioaren ostean Iruñeko alkatetza galtzeak dakarren "kolpe gogorra" aitortu du bere alderdikideen aurrean, baina mezu argia igorri die: "Hau ezin dakieke debalde atera Pedro Sanchezi eta Maria Chiviteri".
Alderdi erregionalistak urtero deitzen duen Afiliatuen Batzar Nagusian esan du hori.
Erregionalisten presidentea "oso kezkatuta" agertu da Cristina Ibarrola alderdikidea Iruñeko alkatetzatik kanporatuko duen zentsura-mozio "lotsagabea" adostu ostean, eta itun horrek berarekin dakartzan "zitalkeria, salerosketa, gezurra eta politikaren degradazioa" salatu ditu.
Alderdiko presidenteak aitortu duenez, duela astebete arte UPNren estrategia beste alderdi politiko batzuekin akordioak bilatzea zen, "batez ere" EH Bilduk erakundeetan ardura kargurik izan ez dezan. Gaur-gaurkoz, baina, gertatutakoaren ostean, bere ustez, "argi dago zubi guztiak hautsita daudela, PSNk dinamitatu egin dituelako".
Esparzaren hitzetan, "hemendik aurrera, PSNk EH Bildurekin, Geroa Bairekin eta Zurekin Nafarroarekin bakarrik moldatu beharko du". Haiek Parlamentuan gehiengoa osatzen dutela eta PSN "gutxiengoan" gelditzen dela esan du, eta, beraz, Chivite "EH Bilduren eta Geroa Bairen aginduetara" geratuko dela, "Nafarroa Euskadira anexionatzea, independentzia, euskara inposatzea eta ikurrina gure bandera gisa" nahi duten alderdien mende.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa