19:14

Politika

Nafarroa

Nafarroako hiru udalen osaera politikoa Iruñekoaren antzekoa izango litzateke zentsura-mozio baten aurrean

Agentziak | EITB MEDIA

Eguesibarrean, Barañainen eta Lizarran UPNk agintzen du, eta hiru kasuetan alderdi erregionalistak lortu zuen Alkatetza maiatzeko udal hauteskundeetan, baina ez du gehiengoa osoko bilkuran, eta EH Bildu da bigarren indarra.

  • Lizarrako osoko bilkuraren osaketa. Argazkia: @EHBilduLizarra

    Lizarrako osoko bilkuraren osaketa. Argazkia: @EHBilduLizarra

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nafarroako Eguesibarreko, Barañaingo eta Lizarrako udalek Iruñeko Udalaren antzeko gehiengo banaketa dute haien udalbatzetan. Iruñeko kasuan, EH Bilduk eta PSNk zentsura mozioa adostu dute UPN Alkatetzatik kentzeko.

Eguesibarrean, Barañainen eta Lizarran UPNk agintzen du eta hiru kasuetan alderdi erregionalistak lortu zuen Alkatetza maiatzeko udal hauteskundeetan, baina ez du gehiengoa osoko bilkuran. Horrela, Iruñean gertatzen den bezala, EH Bilduren eta PSNren arteko balizok akordio batek, oposizioko beste indar batzuekin batera, Alkatetza aldatzeko gehiengo nahikoa lor lezake.

Eguesibarraren kasuan, 20.000 biztanletik gorako herrian, alkatea UPN Xuriñe Peñas da, osoko bilkurako 21 zinegotzietatik sei dituena. EH Bildu bigarren indarra da, bostekin; ondoren Vive Egüés Bizi (hiru), PSN (hiru), Geroa Bai (bi), Vecinos por el Valle (bat), PPN (bat) eta Contigo-Zurekin (bat) daude.

Barañainek ere 20.000 biztanle baino gehiago ditu, eta Maria Lecumberri da alkatea. UPNk 17tik sei zinegotzi ditu, EH Bilduk lau, PSNk lau, eta Contigo-Zurekin, Geroa Bai eta PPk bana.

Azkenik, Lizarran, 13.000 biztanle baino gehiago dituen herrian, Marta Ruiz de Alda da UPNko alkatea, osoko bilkurako 17 zinegotzietatik zazpirekin. EH Bilduk bost zinegotzi ditu, PSNk bi, eta Geroa Baik, Contigo-Zurekin eta PPNk bana.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena