Itxi

Politika

ELKARRIZKETA EUSKADI IRRATIAN

Koldo Martinez (Geroa Bai): "Asiron Iruñeko alkate egitea adostu dugu, beste guztia argitu gabe dago"

EITB Media

Cristina Ibarrolaren aurkako zentsura mozioaz galdetuta, Gero Baik Iruñeko Udalean duen zinegotziak argi eta garbi erantzun du lau talderen arteko akordioa dela, ez EH Bildurena eta PSNrena.

  • Koldo Martinez

    Koldo Martinez (Geroa Bai). Artxiboko argazkia: EFE

    4:41 min
imagen player
imagen player
imagen player

Zentsura mozioa aurkeztu dute Iruñeko udaletxean, Cristina Ibarrola (UPN) kendu eta Joseba Asiron (EH Bildu) alkate egiteko.

Koldo Martinez Geroa Baiko Iruñeko zinegotziak argi eta garbi utzi nahi izan du ez dela PSNren eta EH Bilduren arteko akordioa, lau talderen artekoa baizik. Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan azaldu duenez, Joseba Asiron alkate egitea da adostu duten bakarra: "Beste guztia oraindik argitu eta adostu gabe dago".

Gobernu berriaren osaketaz galdetuta, uste du hoberena litzatekeela lau taldeek ordezkaritza izatea eta ahalik eta gobernu transbertsalena osatzea. "Prest gaude gobernu horretan sartzeko, baina ez dugu orain arte horretaz hitz egin", gaineratu du.