Politika
IZENBURU NAGUSIAK
Albiste izango dira: Zentsura mozioa Iruñeko Udalean; COP28aren akordioa, eta Santa Lutzi azoka
EITB MEDIA
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
-
Cristina Ibarrola. Argazkia: EFE
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, abenduak 13, hedabideetako lerroburu nagusiak:
-Zentsura mozioa Iruñeko Udalean: PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak zentsura mozioa adostu dute Iruñeko alkate Cristina Ibarrolaren aurka. Urtea bukatu orduko sinatuko dute akordioa, zeinaren bidez Joseba Asiron (EH Bildu) egingo duten Nafarroako hiriburuko alkate.
-COP28aren akordioa: 2050erako erregai fosilak uzteko "trantsizioa" onartu dute COP28an. Negoziazioak gogorrak izan dira, eta azkenean, Presidentetzak proposatutako bigarren zirriborroa onartu dute herrialdeek. Adostutakoa lehen proposamena baino harago doa (ikatza, petrolioa eta gasa "murriztea" planteatzen zuen), baina ez du erregai fosilei azkena ematea proposatzen.
-Santa Lutzi azoka: Ganadu eta ezti lehiaketek, Arabar Errioxako urteko ardo dastaketak, herri kirolek, artzain txakurrek eta idiek hartuko dute lekua Zumarragan eta Urretxun egingo duten Santa Lutzi azokan.