17:18

Politika

Memoria historikoa

Gerra Zibilean hildako 20tik gora gudariren gorpuzkiak topatu dituzte Zornotzako hilerrian

Mikel Dominguez | EITB Media

Aranzadik desobiratze lanekin jarraituko du, eta horiek biktimen inguruko informazio gehiago ematea espero du. Melgosa sailburuak senideren bat inguru horretan hil zela sumatzen duten familiei eskatu die lagin genetikoa emateko, identifikazioa egin ahal izateko.

  • Desobiratze lanak Zornotzako hilerrian.

    Desobiratze lanak Zornotzako hilerrian. Argazkia: Irekia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gerra Zibileko 20tik gora gorpuzki berreskuratu dituzte Aranzadi Zientzia Elkartea Zornotzako (Bizkaia) hilerrian egiten ari den indusketa lanetan. Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak azaldu duenez, litekeena da frontean eta Zornotzako Ospitale Militarrean hildako gudarien eta milizianoenak izatea, eta gorpu gehiago topatzea aurreikusten dute.

Aranzadik desobiratze lanekin jarraituko du, eta horiek biktimen inguruko informazio gehiago ematea espero du. Gorpuekin batera, gudarien jantziak eta bi identifikazio txapa topatu dituzte. Lurdes Errasti Aranzadiko kideak azaldu duenez, gorpuetako batek hanka moztuta du.

Hipotesi nagusiaren arabera, gudariak Bizkaiko udalerri inguruko frontean edo ospitale militarrean hil ziren. Horregatik, senideren bat inguru horretan hil zela sumatzen duten familiei "beren lagin genetikoa Gogora Institutuari eman diezaioten" eskatu die Melgosak, gorpuzkiak identifikatu eta senideei itzuli ahal izateko. Gorpuak lurpetik ateratzeko eta identifikatzeko prozesua "errespetuz eta duintasunez" egingo dela bermatzeko konpromisoa erakutsi du Ainhoa Salterain Zornotzako alkateak.

Dokumentazio historiaren arabera, gorpuzkiak topatu dituzten tokian gerran hildako pertsonak lurperatu zituzten: gudariak, milizianoak, ospitalean hildako zaurituak eta Zornotzako emakumeentzako espetxean preso zeudenak.

"Gure inguruan Gerra Zibilarekin lotutako ehorzketak zeudela bagenekien, baina aurkikuntza honek garrantzi berezia du, Memoria Historikoa zaintzeko konpromiso irmoa baitugu. Aurkikuntza hau berreskuratze, ikerketa eta dibulgazio zientifikoko prozesu integral baten barruan kokatzen da. Prozesu osoa zornotzarren eta, oro har, euskal herritar guztien sentsibilitate sozialarekiko arreta handiz egin da. Egiarekin, justiziarekin eta bakearekin dugun konpromisoaren adierazle da", gehitu du alkateak.

Desobiratze lanak Zornotzako hilerrian. Argazkia: Irekia

Desobiratze lanak Zornotzako hilerrian. Argazkia: Irekia

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena