Politika
Elkarrizketa Euskadi Irratian
LUZIA ZUGADI LASA | EITB MEDIA
"Aurreko legegintzaldian asko aurreratu genuen, eta bi gobernuen arteko jarrerak oso gertu daude. Beraz, sinatutako konpromisoa betetzeko aukera izango dugu, nahiz eta ez dudan egoki jotzen data zehatzez hitz egitea, epeak ez betetzeak frustrazioa besterik ez dakarrelako", azaldu du.
Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkari Denis Itxaso. Argazkia: EITB Media
Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkari Denis Itxasok egungo agertoki politikoa izan du aztergai Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan. Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezen legealdi berrian fokua jarrita, eta aldiriko trenen eskumenaren eskualdatzea mintzagai, esan du lehen hiruhilekoan argitu dela afera hori. "Aurreko legegintzaldian asko aurreratu genuen, eta bi gobernuen arteko jarrerak oso gertu daude. Beraz, sinatutako konpromisoa betetzeko aukera izango dugu, nahiz eta ez dudan egoki jotzen data zehatzez hitz egitea, epeak ez betetzeak frustrazioa besterik ez dakarrelako", azaldu du.
Zentzu horretan, argitu du Renfek jarraituko lukeela zerbitzu hori ematen, kontzesioa bukatu arte, "besteak beste, ez dagoelako bide horietan lan egiten duen beste konpainiarik. "Distantzia luzeko bidaiak ere, ziur aski, Adifen esku jarraituko dute, alegia, eskualdatzen dena zerbitzua bera da, baina xehetasunak bi gobernuek adostuko dituzte", adierazi du.
Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeei buruz galdetuta, Itxasok nabarmendu du inolaz ere ez daudela EAJrekin gobernatzera kondenatuta: "Erabakiak eta akordioak borondate propioz egiten ditugu".
PSE-EEko idazkari nagusi Eneko Anduezak egunotan EAJri buruz esandakoak ere hartu ditu hizpide, eta alderdikidearen jarrera defendatu du. "Behin legealdia bukatuta bakoitzak bereari eusteko eskubidea du. Kasu honetan Anduezak bere burua aurkezten du, PSE-EEren programarekin, alegia, ez gara EAJrekin koalizioan aurkezten. Behin emaitzak ikusita jakingo da non geratzen garen batzuk eta besteak, eta jendeak ematen digun pisuaren arabera, Gobernua ezberdina izango da", egin du azpimarra.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa