Politika
Minbizia dauka
Erredakzioa
Pernando Barrenak eskaera egin die espetxe-politika martxan jarri zuten alderdiei: espetxe-politika hori bertan behera uztea, hain zuzen.
Albisteak (3)
Ezker abertzaleak Iosu Uribetxebarria presoa "berehala askatzeko" exijitu du. Uribetxebarriak minbizia dauka eta bi egun daramatza gose-greban, Donostia Ospitalean.
Ezker abertzalearen arabera, "espetxe politika horrek dispertsioa berekin dakar eta ondorioz, orain gutxi jazotako istripua eta lehen ere izandako hildakoak ditugu. Guzti honekin amaitu behar da".
Aste honetan bertan gertatutakoa salatu dute, "familia batek istripu larria izan du kartzelatutako bati bisita egitetik bueltan zetozela, eta dagoeneko 12 pertsona hil dira errepideetan, dispertsioaren ondorioz".
Barrena: 'Iosuk legea alde dauka'
Ondorioz, Pernando Barrenak "espetxe-politikaren sustatzaileei" politika hori bertan behera uzteko exijitu die.
Halaber, legeak Uribetxebarriaren eskaeraren alde egiten duela azpimarratu du. Alderdiei "Uribetxeberriaren askatasuna aldarrikatu dezatela eskatzen diegu, gaixo dauden beste 13 euskal preso politikoekin bezala", adierazi du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa