Politika
Hezkuntza Legea
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Zupiriak esan duenez, legea osatzen duten 101 artikuluak EAJk, PSE-EEk eta EH Bilduk adostutakoak dira, "guzti-guztiak, hasieratik amaierara", eta azken unean iritsi da desadostasuna, "zioetan egindako zuzenketa baten harira".
Albisteak (2)
Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Bingen Zupiriak esan du "ulergaitza" dela EH Bildu Hezkuntza Legearen "testu osotik aldentzea".
Gobernu saioaren osteko prentsaurrekoan, hitz horiekin eman du koalizio abertzalearen Mahai Politikoak bilkideei egindako proposamari buruzko iritzia. Hain zuzen ere, lege proiektuari ezezkoa ematea iradoki zien zuzendaritzak oinarriei.
Lege honekin lotuta hasiera batean egindako akordioak gogoan, adierazi du abenduaren 21ean Legebiltzarrean onartuko duten testua EAJk, PSE-EEk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek adostutako itunaren ondorio dela. Gainera, lege horren inguruan eman den "kontrastasun bizia eta negoziazioa" azpimarratu du.
Nabarmendu duenez, legea osatzen duten 101 artikuluak EAJk, PSE-EEk eta EH Bilduk adostutakoak dira, "guzti-guztiak, hasieratik amaierara", eta azken unean iritsi da desadostasuna, "zioetan egindako zuzenketa baten harira".
Horregatik, ziurtatu du ezin duela ulertu "akordioa erdiesteko egindako esfortzua eta negoziazioa ezerezean geratzea, zioetan egindako zuzenketa batean ados ez egotearren".
Zupiriak, dena den, uste du, "nahi izatekotan", abenduaren 21era arte badagoela epea desadostasun horri irtenbidea eman diezaiokeen akordioren bat ixteko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa