11:48

Politika

Gipuzkoa

Cristina Labordak hartuko du Irungo Alkatetza

eitb media

Santanok agur esan dio astelehen honetan Alkatetzari, ezohiko osoko bilkura batean, eta agindu du hiriaren alde lanean jarraituko duela Estatuko Garraio idazkariaren kargu berritik.

9:01
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Aurreikuspenak bete dira, eta Cristina Laborda Albolea sozialistak hartuko du Irungo Alkatetza, Jose Antonio Santanoren ordez. Maiatzeko udal hauteskundeetan PSE-EEren zerrendan bigarren aurkeztu zen Laborda. 1980an jaio zen, eta gazte hasi zuen ibilbide politikoa. 19 urte zituela, Irungo Udalean hasi zen lanean.

2002tik egon da Irungo Udalaren buru Santano, baina Estatuko Garraio idazkari kargua hartzea proposatu dio duela gutxi Garraio eta Herri Mugikortasun ministro espainiar Oscar Puentek. Eskaintza hori onartuta, Irungo Alkatetza utzi behar izan du.

Santanok agur esan dio astelehen honetan Alkatetzari, ezohiko osoko bilkura batean, eta agindu du hiriaren alde lanean jarraituko duela Estatuko Garraio idazkariaren kargu berritik. Santanok (PSE-EE) dimisioa aurkeztu du, eta aho batez onartu dute.

Hitzaldian, hunkituta, Irungo alkate ohia "harro" agertu da Gipuzkoako bigarren hiri handienak bere agintaldiko urteetan izan duen bilakaeragatik.

Eskerrak eman dizkie "milaka irundarrei", sozialisten hautagaitzaren buru izan den sei udal-hauteskundeetan berarengan konfiantza jarri dutelako.

Bestalde, Santanok esan du espero duela botoa eman ziotenei huts egin ez izana, eta barkamena eskatu du 21 urte hauetan hartutako erabakiren batengatik kaltetuak edo "minduak" sentitu direnen aurrean.

Alkatetzan izan den lehen emakumea

Irungo Alkatetza emakume batek hartuko du, estreinakoz. Gainera, esan bezala, 21 urtez agintean egon den Santano ordezkatuko du Labordak.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena