18:23

Politika

Profila

Imanol Pradales, EAJren boto-emaileen ilusioa berreskuratu behar duen kudeatzaile gaztea

EITB Media

Bizkaiko Foru Aldundiko Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako egungo diputatua Santurtzin jaio zen eta 48 urte ditu.

  • Imanol Pradales

    Imanol Pradales

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Imanol Pradales Gil da EAJren Euzkadi Buru Batzarrak (EBB) 2024ko EAEko hauteskundeetan lehendakarigai izateko aukeratu duen hautagaia. 1975ean jaio zen, Santurtzin, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Saileko foru diputatua da egun.

Zientzia Politikoetan eta Soziologian doktorea da Deustuko Unibertsitatean, eta bertako irakasle izan zen 2007ra arte. Unibertsitate horretan, kudeaketa lanetan aritu zen, eta DeustuLan enplegu zentroa bultzatu eta zuzendu zuen.

Bizkaia:xede (gaur egun, Bizkaia:talent) elkarteko zuzendari-gerentea izan ondoren, 2011n heldu zen Bizkaiko Foru Aldundira, Jose Luis Bilbaoren eskutik. Ekonomia Sustatzeko diputatua izan zen lehenik, eta Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako diputatua da 2015etik, Unai Rementeriaren taldean lehenengo eta Elixabete Etxanoberen taldean ondoren.

Pradalesek hainbat azpiegitura eta proiektu bultzatu ditu: Bilboaldeko Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidea zabaltzeko lanak, Bilboko itsasadarren azpiko tunela eta Leioako errepidea estaltzeko lanak, besteak beste.

Kirolzalea da, eta Sotera ontziko arraunlaria izan zen 17 urtez; Kontxako banderan ere lehiatu zen. Portugaleten bizi da duela 10 urtetik, eta familiarekin eta lagunekin egotea atsegin du. Ikastola garaian, irakasle izan zuen Iñigo Urkullu lehendakaria. Ikasleak maisua ordezkatuko omen du orain.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena