Politika
HAUTESKUNDEAK
eitb media
Mireia Zarate EBBren idazkariak azpimarratu du erabakia hartu bezain laster jakinaraziko dutela. Bitartean, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak egin duen moduan, barne prozesuekiko errespetua eskatu du.
Mireia Zarate EAJren EBBko idazkaria. Argazkia: EITB
Ostiralean jakin da Iñigo Urkullu lehendakaria ez dela EAJren hautagaia izango datozen hauteskundeetan, Euzkadi Buru Batzarrak hala erabakita, eta euskal politika asaldatuta dago ordutik, nahiz eta jeltzaleek ez duten gaiari buruzko informazio gehiagorik eman nahi izan.
Hala, Mireia Zarate EBBren idazkariak berretsi duenez, hurrengo lehendakarigaia nor izango den erabakitzen dutenean egingo dute publiko. Ordura arte, astelehenean bertan lehendakarigaia hautatzeko hasiko den barne prozesua errespetatzeko deia egin du.
Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunaren harira Sabin Etxean egindako agerraldian, Zaratek esan du "guztiaren berri" emango dutela horren inguruko erabakia hartuta dagoenean.
Bide beretik hitz egin du Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak, indarkeria matxistaren aurka Gasteizen egindako ekitaldi batean. "Errespetua" eskatu du astelehenean hasiko den barne prozesuari begira, eta ez du EBBren erabakiaren inguruko iritzirik eman.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa