Politika
Gipuzkoa
eitb media
Estatu idazkaria izango da garraio arloan Pedro Sanchezen gobernu osatu berrian. Astelehenean iragarriko du agurra ofizialki, eta asteartean onartuko du Ministroen Kontseiluak izendapena.
Santano, sanmartzialetan. Argazkia: EITB
Jose Antonio Santanok Irungo (Gipuzkoa) Alkatetza utziko du, karguan 21 urte eman ostean, eta Espainiako Garraio Ministerioan egingo du lan.
Sorpresaz iritsi zitzaion gonbita. Oscar Puente lagunak, Sanchezen Espainiako Garraio ministro izendatu berritan, bere bigarrena izateko eskatu dio Santanori aste honetan, eta honek atzo bertan onartu.
PSE-EEko alkatea Estatu idazkari izango da Pedro Sanchezen gobernu osatu berrian, eta Abiadura Handiko Trena eraikitzeko lanak eta aldirietako trenen eskumena Eusko Jaurlaritzaren esku uzteko prozesua izango dira bere eremuko egitekoetako batzuk, baita Rodaliesen eskumena Kataluniara eskualdatzea ere.
Astelehenean iragarriko du agurra Santanok, eta asteartean onartuko du Ministroen Kontseiluak izendapena.
Irungo Udalean, berriz, Santano ordezkatzeko prozesua abiatu beharko dute sozialistek. Miguel Angel Paez eta Cristina Laborda dira alkateorde nagusiak, eta, hasiera batean, haren ordezko naturalak. Hain zuzen ere, Laborda omen da Santano ordezkatzeko aukera gehien dituena.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa