Politika
Ekintza solidarioa
Erredakzioa
Ontziak Gazako zerrendara laguntza solidarioa eramango du, hirugarren ustez jarraian. Urriaren amaieran iristea aurreikusi dute bere helmugara.
Ekimen honen bultzatzaileek horren berri eman dute Donostian egindako prentsaurrekoan, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiaren eta Juan karlos Izagirre Donostiako alkatearekin batera.
Aurtengo hau Ontzidia Gazara iritsiko den hirugarrena izango da; 2010ean Israelgo Armadak egindako eraso bat jaso ostean. Eraso horretan, bederatzi pertsona hil 50 pertsona baino gehiago zauritu ziren. Iaz Greziako uretan nazioarteko komunitatearen ere blokeo bat jasan zuten.
Oraingo honetan, ‘Estelle’ belaontzia izango da, 90 urte baino gehiagorekin, misioaren buru. Suediatik duela hilabete irten zen, eta, Europako beste hainbat hiriburu bisitatu ostean, hilaren 26an Donostian egongo da, eta, 28an, Bermeon. Ondoren, Alacantera joango da, eta Frantziako eta Italiako dartsenak ere bisitatuko ditu.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa