10:17

Politika

KARGU HARTZEA

Pedro Sanchezek Espainiako Gobernuko presidente karguaren promesa egin du

AGENTZIAK | EITB Media

Espainiako Konstituzioaren aurrean hitzeman du kargua beteko duela, biblia eta gurutzerik gabe.

0:44
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pedro Sanchezek, Espainiako Gobernuko presidente izendatu berriak, kargua hartu du gaur goizean Zarzuela Jauregian, Felipe VI.a erregearen aurrean eta eskua Espainiako Konstituzioaren gainean zuela. Orain, Sumarrekin koalizio gobernua osatzea izango da hurrengo pausoa.

Kargua hartzeko ekitaldia laburra izan da, eta Espainiako Estatuko erakunde nagusietako ordezkariak izan dira bertan.

Bere izendapenaren errege-dekretua irakurri ondotik, Sanchezek Konstituzioaren aurrean egin du karguaren promesa, biblia eta gurutzerik gabe.

"Hitz ematen dut, nire kontzientziaz eta ohorez, Gobernuko presidente karguaren eginbeharrak leial beteko ditudala, erregeari leial izanez. Horrez gain, Estatuko arau nagusi gisa, Konstituzioa zaindu eta zainduaraziko dut, Ministroen Kontseiluko erabakiak sekretupean mantentzeaz gain", irakurri du Sanchezek eskuin eskua 1978ko Konstituzioaren ale batean gainean jarrita, 99. artikuluan zabalik zegoela.

Sanchezek izapide hori betetzen duen hirugarren aldia da. 2018ko ekainean, Moncloan hartu zuen kargua, Mariano Rajoy orduko gobernuburuaren aurkako zentsura mozioaren ostean. 2020ko urtarrilean ere Espainiako Gobernuko presidentetza eskuratu zuen, PSOEren eta Unidas Podemosen arteko lehen koalizio gobernua osatuz.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena