Politika
INBESTIDURA
EITB Media
Besteak beste, elikagai batzuei ezarritako BEZ murriztua 2024ko ekainera arte luzatuko da eta garraio publikoa doan izango da datorren urtetik aurrera adin txikikoentzat, gazteentzat eta langabetuentzat.
Pedro Sanchez, inbestidurako hitzaldian. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko jarduneko presidente eta berrautaketarako hautagaiak bere inbestidura saioko hitzaldia baliatu du hainbat neurri iragartzeko. Hauek dira neurri nagusienak:
- Oinarrizko elikagaientzako BEZaren jaitsiera 2024ko ekainera arte luzatzea. Ogia, esnea, arrautzak, frutak edota barazkiek ez dute aurrerantzean ere BEZik izango, eta olioari eta pastari, berriz, % 5eko zerga aplikatuko zaie.
- Urtarrilaren 1etik aurrera garraio publikoa doan izango da adin txikikoentzat, gazteentzat eta langabetuentzat.
- Datozen hilabeteetan 30.000tik 38.000 eurora igoko dute familia bat zaurgarri gisa hartzeko gehienezko errenta eta, hortaz, pertsona gehiagok baliatu ahalko dituzte etxebizitzako maileguei aurre egiteko Espainiako Gobernuaren laguntzak.
- Gazte Kultura Bonua mantentzea. 2022an indarrean jarri zenetik, 18 urte betetzen dituzten neska-mutilek 400 euroko diru laguntza jasotzen dute kultur produktuak erosteko.
- Mendekotasun egoeran dauden herritarrek mendekotasun laguntzak gehienez 30 eguneko epean jasotzea, eta hori lege bidez arautuko da.
- Alokairurako Gazte Bonua hobetzea, gaur egun hilean 250 euroko diru laguntza jasotzen dute baldintzak betetzen dituzten 35 urtetik beherakoek. Horrez gain, lehen etxebizitza erosteko maileguaren % 20 estaltzeko bermeak eskainiko ditu Gobernuak, eta alokairu sozialeko 183.000 etxebizitza eraiki nahi ditu.
- Mailegua tasa aldakorretik finkora aldatzea doakoa izango da, mailegua doan amortizatzeko aukera eta interesen ordainketa izoztea.
- Amatasun eta aitatasun baimenak 20 astera luzatzea.
- 2 urtetik aurrerako hezkuntza publikoa unibertsalizatzea.
- Administrazioan, herritarrei arreta emateko eredu berria ezartzea: ordutegi malguagoak eta aurretiaz hitzordua eskatu beharrik gabe.
- Bizitzeko gutxieneko diru sarrera indartzea eta izapide administratiboak arintzea.
- Pentsioak KPIaren arabera eguneratzea.
- Pizgarriak enpresei soldata murriztu gabe 37,5 orduko lan astea ezarri eta ordutegi malguagoak eskaini ditzaten.
- Langileen estatutu berria onartzea, eta lanbide arteko gutxieneko soldata urtero igotzea batez besteko soldataren % 60 izan dadin.
- Osasun mentalaren estatu ituna osasun sistema publikoan psikologo eta psikiatrak gehitzeko.
- LGTBI politikak indartzeko estatu ituna bultzatzea.
- Lehen Arreta indartzea, gazteen aho-hortzetako eta oftalmologia tratamenduak barne hartuta.
- Elizaren sexu abusuen biktimei kalte ordainak emateko funtsa sortzea.
- Ordezkaritza parekidea lortzeko legea onartzea.
- Familia nekazaritzaren legea eta lehorteari aurre egiteko neurriak aurrera ateratzea.
- Eskubide Kulturalei buruzko Legea onartzea.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa