23:30

Politika

Irailean

Aieteko Bakearen Etxeak lekua utziko dio Currinen taldeari

Erredakzioa

Aieteko Bakearen Etxeak irailetik aurrera hiru organizazio gehiago izango ditu, honako hauek: Lokarri, Bakerako Giza Eskubidearen Nazioarteko Behatokia eta Euskal Fondoa.

  • Aieteko Bake Konferentziaren artxiboko irudia. Argazkia: EITB

    Aieteko Bake Konferentziaren artxiboko irudia. Argazkia: EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Aieteko Bakearen Etxeak (Donostia) irailetik aurrera hiru organizazio gehiago izango ditu: Lokarri, Bakerako Giza Eskubidearen Nazioarteko Behatokia eta Euskal Fondoa. Herritarren sarearen kasuan, Brian Currin buru den Kontaktuaren Nazioarteko Taldeak bulego bat izango du.

Donostiako Udalak esan du inkorporazio hauek eduki gehiago emango dietela bakearen baloreak, hezkuntza eta giza eskubideen errespetua bultzatzen dituzten proiektuei.

Lokarrik 19,97 metro karratuko bulegoa izango du lehenengo solairuan, Harremanetarako Nazioarteko Taldearen lana azkartzeko. Bakerako Giza Eskubidearen Nazioarteko Behatokiak 31,64 metro karratuko bulegoa izango du solairu berean.

Euskal Fondoak beste bulego bat izango du, bigarren solairuan, eta 41,97 metro karratu izango ditu. Erakunde honek Goikoa Jauregian zuen lehengo egoitza 1996tik.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena