Politika
ELKARRIZKETA RADIO EUSKADIN
O. A. | EITB Media
Euskadiko PPko presidentearen arabera, Pedro Sanchezek kontuan hartu beharko lituzke amnistiaren aurkako manifestazioak.
Javier de Andres Euskadiko PPko presidentea, Radio Euskadin
Asteburuan amnistia legearen aurka Espainiako Estatu osoan egin diren manifestazioen biharamunean, Javier de Andres Euskadiko PPko presidenteak nabarmendu du ez dela erraza onartzea politikari batzuek beste batzuei amnistia ematea. Horren ustez, azken urteetako mobilizazio garrantzitsuenetakoa izan da atzokoa, eta Pedro Sanchezek aintzat hartu beharko luke Espainiako gizartearen zati batek atzo kalean azaldutako iritzia. De Andresek salatu du adierazpen askatasuna zalantzan jartzen ari direla sozialistak, eta joko horretan sartu direla jeltzaleak.
Radio Euskadiko "Boulevard" saioan eskainitako elkarrizketan De Andresek azpimarratu duenez, PPk eskura dituen baliabide demokratiko guztiak baliatuko ditu amnistia legearen aurka, Senatuan, Diputatuen Kongresuan, eta Espainiako eta Europako Justizian. "Ziurrenik, helegitea aurkeztuko dugu Auzitegi Konstituzionalean", gaineratu du.
Bestalde, De Andresen arabera, PSOEren egoitzen aurreko manifestazioak "oso sanoak" zirela esan zuenean, oraindik ez zegoen indarkeriarik. "Badakite gehiago naizela 'En el monte Gorbea' kantatzekoa, 'Cara al Sol' abestekoa baino", gehitu du. Halaber, harriak jaurtitzen eta iraintzen ari direnak "Sanchezi mesede egiten" ari direla esan du.
Urkullu lehendakaria ere kritikatu du amnistiaren aurkako protestak bertan behera uztea eskatzeagatik. Buruzagi popularraren ustez, lehendakariak egindako eskaria "bitxia" da, hain zuzen ere, EAEko kaleetan indarkeriarik egon ez zelako.
Ezusterik ezean, hasi berri den astean Pedro Sanchez Espainiako gobernuburu izendatuko dute, azken hilabeteetako blokeo politikoari amaiera emanez. Legealdi laburra edo luzea aurreikusten duen galdetuta, De Andresek erantzun du EAJri gutxienez lau urte irautea interesatzen zaiola, Euskal Autonomia Erkidegoan "egonkortasun politikoa bermatzen diolako".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa