11:13

Politika

Bakea eta Bizikidetza

Eusko Legebiltzarrak biktimak oroitu ditu Memoriaren Egunean, PP, Cs eta Vox barik

EITB MEDIA

Ekitaldian Eusko Legebiltzarreko presidentea, lehendakaria, Legebiltzarreko Mahaiko kideak, bozeramaileak eta legebiltzar taldeetako ordezkariak izan dira.

0:42
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Beste urte batez, Eusko Legebiltzarrak ekitaldia egin du, ostiral honetan, Memoriaren Eguna ospatzeko, bertan, besteak beste, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidentea zirela.

Aurreko ekitaldietan bezala, su-ontzi bat piztu, eta egun osoan izango dute isiotuta, Gauerdiko iparrorratza biktimen omenezko eskulturaren ondoan, erakundearen sarrera nagusiaren ondoan.

Biktimak oroitzeko jardunaldia 10:00etan hasi da, eta bertan izan dira Eusko Legebiltzarreko presidentea, lehendakaria, Legebiltzarreko Mahaiko kideak, bozeramaileak eta talde parlamentarioetako ordezkariak, Legebiltzarrak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Ekitaldian lore eskaintza egin dute, eta bi minutuko isilunea egin, 'Agur jaunak eta andreak' abestuz amaituko aurretik.

Legebiltzarreko kanpoko ateak zabalik egongo dira egun osoan zehar, herritarrek lore-eskaintzan parte hartu ahal izan dezaten.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena