Politika
INBESTIDURA
EITB Media
PSOEk eta Juntsek akordioa itxi ondoren, begirada guztiak EAJren bost botoetan daude jarrita une honetan. Sanchezek nahikoa luke jeltzaleen abstentzioa bigarren bozketan presidente izendatua izateko; lehen bozketan aukeratua izateko, berriz, baiezko botoa beharko luke.
Aitor Esteban diputatu jeltzalea Espainiako Diputatuen Kongresuan. Artxiboko argazkia: EFE
PSOEk eta Juntsek inbestidurarako akordioa itxi ondoren, Pedro Sanchezen inbestidura EAJk egingo duenaren menpe dago.
Itxura guztien arabera, datorren astean izango da Pedro Sanchezen inbestidura, baina, aurrez, PSOEk EAJrekin ados jarri behar du. Andoni Ortuzar buru duen alderdiak jakinarazi duenez, sozialistekin negoziatzen jarraitzen dute, baina ez dago akordiorik oraingoz.
Orain, EAJren bost botoetan daude jarrita begirada guztiak. Sanchezek nahikoa luke bigarren bozketan jeltzaleak abstenitzea presidente izendatua izateko; lehen bozketan aukeratua izateko, berriz, baiezko botoa beharko luke.
Hainbat egunez negoziatzen aritu ondoren, gauerdian itxi dute Pedro Sanchezen inbestidura ahalbidetuko duen amnistia legearen edukiari buruzko akordioa.
Aurrez, PSOEk inbestidurari buruzko akordioak lortu ditu Sumar, ERC eta BNG alderdiekin. EH Bilduk dagoeneko iragarri du Sanchezen alde bozkatuko duela. Bestalde, Coalicion Canariak azken orduetan nabarmendu du oraindik ez duela erabaki inbestiduran zer bozkatuko duen. Coalicion Canariak egiten duena egiten duela ere, PSOEk ziurtatuta ditu 173 aldeko boto: PSOE (121), Sumar (31), ERC (7), Junts (7), EH Bildu (7) eta BNG (1). Eskuineko blokeak 171 boto lortuko lituzke, PP (137), Vox (33) eta UPN (1) batuta.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa