Politika
Inbestidura
Agentziak | EITB Media
Santos Cerdan PSOEren Antolaketa idazkaria Bruselan da igandetik, eta ordutik, hartu-eman "bizi eta diskretuak" izan ditu Juntseko buruekin. Hori bai, aurrez aurre ez dira bildu.
Puigdemont, telefonoz hizketan, Europako Parlamentuko pasilloetan. Artxiboko argazkia: EFE
Negoziazioak "biziak" izan dira bart, baina halere, amnistia legearen inguruko akordioa itxi gabe jarraitzen dute Juntseko eta PSOEko negoziazio taldeek. Adostasun falta horrek zaildu egiten du, bistan denez, Sanchezen inbestidura asteon izateko aukera.
Negoziazio iturriek azaldu dutenez, hartu-eman "bizi eta diskretuak" izan dituzte gauean bi taldeek, Bruselan. Igandetik, Belgikako hiriburuan da Santos Cerdan PSOEko Antolaketa idazkari eta alderdiko 'hirugarrena', eta ordutik etengabeak izan dira kontaktuak. Aurrez aurreko bilerarik ez da izan, dena den.
Akordio faltak hankaz gora jarri ditu inbestidura berehala egiteko sozialisten asmoak. Nolanahi ere, badago oraindik tartea: Kongresuan urgentziako osoko bilkura dei daiteke, baina bigarren bozketa bat behar izanez gero, igandean egin beharko lukete saioa.
Atzo dokumentuak elkar trukatzen ibili ziren bi aldeak. Antza, zioen azalpenean dago eztabaida gehien, arauaren konstituzionaltasun eta irismena bertan zehazten baitra.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa