Politika
DONOSTIA
EITB Media
Donostiako Udalak 73,3 milioi euro ordainduko ditu Espainiako Armadarenak diren 20 hektareak erosteko. 1.500-1.700 etxebizitza eraikitzeko asmoa dute. Dena ondo bidean, sei hilabeteren buruan amaituko da operazioa.
Ministroen Kontseiluak argi berdea eman dio gaur, asteartearekin, Loiolako kuartelen lurrak eskualdatzeari. Hala, Donostiako Udalak hartu du lurzoru horien jabetza, eta bertan etxebizitza berriak eraikiko ditu.
Defentsa Ministerioak iradokita, jarduneko Gobernuak eskualdatzea ahalbidetzen duen akordioa onartu du. Isabel Rodriguez Espainiako Gobernuaren bozeramaileak prentsaurrekoan adierazi duenez, "Donostiaren aldarrikapen historiko bati erantzuten dio itunak".
"Instalazioak eta horien erabilera hobetzea da asmoa", esan du Rodriguezek.
Iragan astean Defentsa ministro Margarita Roblesek gogorarazi zuen duela bi urte eta erdi hasi zituztela tramiteak, eta azaldu du, behin eskualdaketa onartuta, Udalak "lurzoru horiengatik ordaindu beharrekoa" emango diola Gobernuari.
Goia: "Etorkizuneko Donostiari ateak ireki dizkio akordioak"
Donostiako alkate Eneko Goia pozik agertu da akordioa onartu dutelako, eta horri buruz esan du "eremu berri horren diseinuarekin amesteko unea da".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa