Politika
Barne kontsulta
Agentziak | EITB Media
Kontsultan parte hartu duten militanteen % 87k bozkatu dute orain arte egindako eta etor daitezkeen akordioen alde. PSE-EEko militanteen % 90,18k eta PSNko % 89,1ek bozkatu dute inbestidurarako akordioaren alde.
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia, bozkatzen, gaur. Argazkia: EFE.
PSOEren barne kontsultan parte hartu duten militanteen % 87k babestu dituzte Pedro Sanchezek inbestidurarako egin dituen eta egingo dituen itunak. Hori horrela, Sanchezek alderdikideen babesa du Juntsekin amnistia legearen inguruan negoziatzen jarraitzeko.
Euskadin, PSE-EEko militanteen % 90,18k babestu dute Pedro Sanchez Gobernuko presidente izendatzeko Sumar koalizioarekin erdietsitako akordioa, eta Nafarroako militante sozialisten % 89,1ek ere aldeko botoa eman dute.
Sumarrekin egina dagoen gobernu akordioaren eta atzetik etorri diren eta etorriko diren besteen inguruko kontsultan parte hartzera deituta zeuden 172.600 militante sozialistetatik, % 63,4k eman dute botoa.
PSOEk prentsa-ohar baten bitartez eman du emaitzaren berri, botoen % 92 zenbatuta.
Hain zuzen ere, PSOEk alderdikideei egin dien galdera hauxe da: "Babesten al duzu Sumarrekin Gobernua osatzeko akordioa eta beharrezko gehiengoa lortzeko beste alderdi politiko batzuen babesa lortzea?".
Azkenean, kontsultan parte hartu duten militanteen % 87,13k erantzun dute baietz, eta % 11,93k, ezetz.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa