19:41

Politika

DE MIGUEL AUZIA

Telleriak kartzelara joan beharko du, Arabako Auzitegiak azken erregu-helegiteak atzera bota ondoren

EITB MEDIA

72 orduko epea emango diote EAJko buruzagi ohiari espetxean sartzeko. Auzitegiak dio azken helegiteetan Telleriak ez duela "datu berririk gehitu", eta emandako argudioak lehendik "aztertuta" zeudela.

  • Telleria eta De Miguel, epaiketan.

    Telleria eta De Miguel, epaiketan. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Arabako Auzitegiak atzera bota ditu Aitor Telleria Arabako EAJko buruzagi ohiak aurkeztuko bi erregu-helegiteak, espetxeratzea bertan behera ez uzteko erabakiaren aurka.

Joan den irailean bota zuen atzera Arabako Auzitegiko bigarren sekzioak Telleriak, gaixorik zegoela argudiatuta, jarritako erregu-errekurtsoa, espetxeratzea saihesteko. De Miguel auziko epaiketan, sei urte, hilabete eta hamabost eguneko kartzela-zigorra ezarri zioten, prebarikazioa, diru publikoa bidegabe erabiltzea eta kapitalak zuritzea egotzita, besteak beste. Orduan, epaileak argudiatu zuen Telleriak "espetxe barruan" jaso dezakela duen "gaixotasunaren aurkako tratamendua". Era berean, iritzi zion ez dagoela "indultu eskaria" justifikatzeko arrazoi nahikorik.

Horren aurrean, Telleriaren defentsak bi erregu-errekurtso aurkeztu zituen irailaren 28an, eta gaur iritsi da horien gaineko erabakia. Biak atzera bota ditu Auzitegiak, eta espetxeratzea ez baliogabetzea berretsi du kasua aztertu duen epaileak. Oraingoan, ez dago errekurtsoa jartzeko aukerarik.

Auzitegiak dio azken helegiteetan Telleriak ez duela "datu berririk gehitu", eta emandako argudioak lehendik "aztertuta" zeudela. 72 orduko epea emango diote EAJko buruzagi ohiari espetxean sartzeko. 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena