09:54

Politika

Elkarrizketa Euskadi Irratian

Iturgaiz: "Une garrantzitsua da nire bizitzan, erreleboa emateko ordua iritsi zaidalako"

LUZIA ZUGADI LASA | EITB MEDIA

Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan aurreratu du martxora arte (bere ustez, orduan egingo dituzte EAEko hauteskundeak) ez duela Legebiltzarra utziko. "Nik eskatu nuen legegintzaldia amaitu arte jarraitzea, baietz esan zidaten, eta, beraz, ordura arte presidentea izango naiz", adierazi du.

  • Euskadiko PPren presidente Carlos Iturgaiz

    Euskadiko PPren presidente Carlos Iturgaiz

    28:43 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskadiko PPren presidente Carlos Iturgaizek Euskadi Irratiko "Faktoria" saioko mikrofonoei esan die zalantzarik gabe une garrantzitsua bizitzen ari dela, erreleboa emateko ordua iritsi zaiolako.

Lekukoa hartuko dion Javier de Andresen ibilbide oparoaz harro, ziurtatu du presidente ona izango dela. Elkarrizketan aurreratu du, halaber, martxora arte (bere ustez, orduan egingo dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeak) ez duela Legebiltzarra utziko. "Nik eskatu nuen legegintzaldia amaitu arte jarraitzea, baietz esan zidaten, eta, beraz, ordura arte presidentea izango naiz", adierazi du.

Bere etorkizunaz ezer argitu gabe, kezkatuta ez dagoela esatera mugatu da. "Lasai nago. Feijook eta Euskadiko PPk nahi dutena egingo dut", esan du.

Orain arte egindakoak ere hartu ditu hizpide. "Pentsatzen dut gauza onak egin ditudala. Une honetan, PP elkartuago dago duela lau urte baino, orduan ia-ia apurtuta baitzegoen. Nik banekien alderdia josi edo batu behar nuela, baina politika egitea ere garrantzitsua da, eta horretan gabiltza. Inportantea da alderdia nabarmentzea ere, eta akordioetara iristea", nabarmendu du.

Azkenaldian gaurkotasuna ardaztu duten gaiei helduta, Iturgaizek argi du "sanchismoaren aliatuak" elkar ulertzera behartuta daudela, urtarrilean berriro hauteskundeak ez egitea eragotzi nahi badute. "Zoritxarrez, uste dut akordio batera iritsiko direla. Nire apustua da urtarrilean ez direla bozkak errepikatuko", azpimarratu du.

EAJren kudeaketaz ere hitz egin du. "Inoizko erradikalen daude. Atzerako ispilutik etengabe ari dira begiratzen EH Bildu zer ari den egiten. Denok dakigu EAJ fotokopia txarra izango dela, baina jakin nahi dugu nora heldu nahi duen ildo horretatik. Amildegi batean bukatuko du", erantsi du.

Lurralde eztabaidaren inguruan, nabarmendu du "gaizkile bati amnistia ematea" ez dela irtenbidea, ezta "Konstituzioaren aurka doan erreferendum bat deitzea ere". 

Amaitzeko, Gazako Zerrendan gertatzen ari denaz jardun du. "Ez da Palestinaren kontrako edo aldeko gerra bat, Hamasen aurkakoa da. Esan gabe doa hilketa batzuk jokoz kanpo daudela, ni neu behintzat beti agertuko naiz indarkeriaren kontra, baina Israelek ez du mendeku gisa egiten, defentsa bezala baizik", iritzi dio.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena