Politika
Elkarrizketa, Radio Euskadin
E. G. | EITB Media
Koalizioaren Bizkaiko diputatuak nabarmen duenez, "anbiziotsuak" izan dira negoziazioetan. "Mozal legea" bertan behera uzteko adostasunaren inguruan nabarmendu duenez, "itunean egon badago", nahiz eta bi alderdiek batera bidalitako oharrean ez aipatu.
Martinez, Radio Euskadiri eskainitako aurreko elkarrizketa batean. Argazkia: EITB Media
Lander Martinez Sumarren Bizkaiko diputatuak nabarmendu duenez, bere alderdiak eta PSOEk koalizio gobernua osatzeko lortutako akordioa "ona eta sendoa" da, eta "XXI. mendean eskubideak eta askatasunak blindatzen jarraitzeko" aukera emango du.
Akordioaren berri eman eta gutxira, telefono bidezko elkarrizketa laburra eskaini dio Martinezek Radio Euskadiko "Boulevard" saioari. Horren aburuz, Sumar "anbiziotsua" izan da akordioaren edukia negoziatzeko orduan, eta "behar izan dugun denbora" hartu du horretarako. "Sobera lortu dugu", esan du pozik.
Lanaldiaren murrizketari buruz, Sumarren diputatuak aitortu du alderdiarentzat "oso gai garrantzitsua" zela, eta 40 orduko lan astea ezarri eta 100 urtera helduko dela. "Bada garaia XXI. menderako lan egitekoa, bizitzeko lan egitekoa", azpimarratu du. Soldata ukitu barik lanaldia murriztea posible ote den galdetuta, arazorik ez du ikusi Martinezek. Argudiatu duenez, "enpresen osasuna modu askotara hobetu daiteke".
Azkenik, "mozal legea" bertan behera uzteko akordioa Sumarrek bakarrik aipatu duela-eta (bi alderdiek batera bidalitako oharrean ez da ageri), nabarmendu du itunean "egon badagoela", eta gogora ekarri du aurreko legealditik badagoela akordio "oso garatu bat eskubide zibilak bereziki urratzen dituzten arloak aldatu ahal izateko".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa