12:47

Politika

INBESTIDURA

Inoiz ikusi gabeko irudia Kongresuan: Pedro Sanchezen eta EH Bilduren arteko lehen bilera ofizialean

AGENTZIAK | EITB Media

Mertxe Aizpurua EH Bilduren Kongresuko bozeramaileak eta Gorka Elejabarrietak, Senatukoak, argi utzi diote Sanchezi babesa emango diola koalizioak inbestiduran, "ultraeskuina geldiaraztea agindu demokratikoa" delako.

0:40
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko jarduneko presidentea EH Bilduren Kongresuko eta Senatuko bozeramaileekin bildu da ostiral honetan. Lehen aldia izan da, gainera, Sanchezek zuzenean indar politiko horretako ordezkariekin bilera egin duela. Are gehiago, Espainiako gobernuburu bat EH Bilduko ordezkariekin bildu den lehen aldia izan da.

EH Bilduren izenean, bileran izan dira Mertxe Aizpurua eta Gorka Elejabarrieta, koalizioak, hurrenez hurren, Espainiako Kongresuan eta Senatuan dituen bozeramaileak. PSOEren aldetik, Sanchezez gain, bileran izan dira Maria Jesus Montero jarduneko Ogasun ministroa eta Santos Cerdan alderdiko Antolakuntza idazkaria ere.

Prentsa ohar batean, EH Bilduk argi utzi du Sanchezi babesa emango diola, "ultraeskuina geldiaraztea agindu demokratikoa" dela eta "erabateko erantzukizuna eta determinazioa" dutela horretan.

"EH Bilduk esaten duena egiten du eta egiten duena esan. Horregatik ez du espekulatzen, ezta zalantzati jokatzen ere, une erabakigarri honetan duen jarrerarekin", azpimarratu du. "Sigla politikoen gainetik, Euskal Herriaren gehiengo zabalak agindu argia bidali zuen: PP-Vox buru duen bloke erreakzionarioari gobernua osatzen ez uztea eta aukera hori uxatzea" eta, beraz, EH Bilduk, "beti bezala, agindu hori beteko du".

Koalizioak gaineratu duenez, bileran adierazi diote Sanchezi "prest" daudela "alderdi positiboei jarraipena emango dien agintaldia garatzen eta sendotzen laguntzeko", baina "anbizioa" galdegin dio, "zintzilik dauden gaiak determinazioz konpontzeko". 

EH Bilduren hitzetan, "bilera giro eraikitzaile eta positiboan egin da" eta "mugarri garrantzitsua da elkarrizketan, negoziazioan eta akordioan oinarritutako konfiantzazko ziklo bati ekiteko". 

Sanchezen eta EH Bilduko ordezakarien arteko bilera-argazkirik ez da egon gaur arte; izan ere, aurreko legegintzaldian, Adriana Lastra orduko Kongresuko talde sozialistaren bozeramaileak egin zituen inbestidurarako harremanak. 2019ko abenduaren 17an izan zen PSOEren ordezkariak EH Bildurekin ofizialki bildu ziren aurreneko aldia. 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena