Politika
Kultura ministro ohia
Erredakzioa
Soldata bat jasotzen duten Gobernu sozialistaren kargu altu gehienek kalte ordaina jasotzeari uko egin dioten arren, Kultura ministro ohiak ez du gauza bera egingo.
Angeles Gonzalez Sinde, Kultura ministro ohia. Argazkia: EFE
Soldata bat jasotzen duten Gobernu sozialistako kargu altu ohiek, besteak beste, Jose Luis Rodriguez Zapaterok, orain arte ordainsariariagatiko kalte-ordaina jasotzeko eskubidea zuten, eta uko egin diote, PSOEko zuzendaritzatik jakitera eman dutenez.
Uztailaren 13an Ministroen Kontseiluan “betiko” kargu altuek kalte ordain hau bi urtez jasotzeko aukera ezabatu zuten, eta beste pertzepzio publiko edo pribatu bategatik ordezkatu behar zuten. Legeak bata eta bestearen artean aukeratzeko dio.
Kopurua 70.000 eta 80.000 eurokoa da urtean. Soraya Rodriguez PPko bozeramaileak lehengo astean mezu bat bidali zien ordainsari hori urtarriletik kobratzen zuten diputatu sozialistei lehenbailehen kopuru horri uko egin ziezaioten.
Halere, Gonzalez Sindek esan du ez diola uko egingo ordainsariari. Elena Salgadok uko egingo dio kontuan hartuta Endesaren Txileko filialeko aholkulari moduan gehiago irabazten duela.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa