Politika
AMNISTIA
EITB MEDIA
Halaber, 2017ko urriak 1eko erreferendumagatik inputatutako poliziei ere amnistia ematea jasotzen du ezkerreko koalizioak datorren astean aurkeztuko duen proposamenak.
Enrique Santiago Sumarreko diputatua, artxiboko argazki batean. EFE
Espainiako Gobernua osatzeko negoziazioetan, amnistiak zeresana ematen jarraitzen du. Atzo, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteari amnistiari buruz galdetu ziotenean esan zuen talde parlamentarioekin negoziazioak amaitutakoan "jarrera zehatza" jakinaraziko dutela. Testuinguru horretan, gaur Sumarrek iragarri du asteartean aurkeztuko duela amnistia legeari buruzko irizpena.
El Periodico hedabideak ezkerreko koalizioak aurkeztuko duen proposamenaren zenbait xehetasun aurreratu ditu, bere edizio digitalean. Horren arabera, Kataluniako prozesu independentistagatik 2013tik zigortutako politikariak amnistiatzea proposatuko du Sumarrek, eta baita, 2017ko urriak 1eko erreferendumagatik inputatutako poliziak ere.
Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko jarduneko bigarren presidenteorde eta Sumarrek buruzagia denak RTVEn egindako iragarpenaren ostean, Enrique Santiago diputatuak azalpenak eman ditu kazetarien aurrean. Horren esanetan, legelariak eta akademikoak ari dira testua idazten, baian ez dute astelehenera edo asteartera arte amaituko.
Santiagoren ustez, etorkizuneko amnistia legearen helburuak izan behar du Kataluniako normalizazioan "aurrera egitea" eta "politikoki zintzilik dauden egoera guztiak estaltzea".
Azaldu duenez, Espainiako Estatua dagoeneko neurriak hartzen ari da 2017ko urriaren 1eko gertakariek Katalunian eragindako egoerak "arintzeko". Ildo horretan, adierazi du "arduradun nagusiak" ziren pertsonak epaitu zituztela, eta, zigorraren zati handi bat bete ondoren, indultua eman zietela.
Bartzelonako Ateneu Barcelonès eraikinean aurkeztuko du Sumarrek, asteartean 19:00etan, bere proposamena. Hainbat adituk hartuko dute parte.
Bere aldetik, Felix Bolaños Espainiako Gobernuko jarduneko Presidentzia ministroak argi utzi du Sumarren amnistiari buruzko txostenak ez duela PSOEren jarrera zehazten:
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa