Politika
BIZKAIA
EITB MEDIA
Usansolo Herria plataformako Juan Agustin Aizpuru Izagirre izango Batzorde Kudeatzaile berriaren presidentea.
Usansoloko Batzorde Kudeatzaile berria, gaur arratsaldean. Argazkia: Galdakaoko Udala
Eratu dute Usansolo herria kudeatzeko ardura duen batzorde berria, oraingoan maiatzaren 28ko udal hauteskundeen emaitzak kontuan hartuta. Galdakaotik desanexionatu ostean, iazko azarotik Bizkaiko 113. udalerria da Usansolo.
Batzordea eratzeko bilkura Txapelena baserrian (behin-behineko udaletxe gisa hartu dute) egin dute. Orain arte bezala, 11 kide izango ditu, eta eraketa berriaren arabera, horietatik 8 Usansolo Herria plataformakoak izango dira, 2 EAJkoak eta 1 EH Bildukoa. Juan Agustin Aizpuru Izagirre (UH) izango Batzorde Kudeatzailearen presidentea.
Batzordea eratzeko bilkura auzia epaitegietan dagoela egingo da; izan ere, duela 15 egun errekurtso bana aurkeztu zuten Bizkaiko Foru Aldundiak eta Galdakaoko Udalak Madrilen, Auzitegi Nagusian. Espainiako Gobernuak Usansolo Tokiko Erakundeen Erregistroan inskribatzeari ezezkoa eman zion, eta horren kontra egin zuten bi erakundeek.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa