Politika
Auzitegi Nazionala
Erredakzioa
Pablo Ruz epaileak ostegunean deklaratzera deitu du Donostiako alkatearen idazkari ohia.Terrorismoa goraipatuz, Espainiako garaipena ospatzen ari ziren zaleak mehatxatzea leporatzen zaio.
Goizeko 10:00etan egon beharko du Josetxo Ibazetak Madrilgo Auzitegi Nazionalean. Ordu horretarako deitu du Pablo Ruz epaileak Donostiako alkatetzako idazkari ohia deklarazioa hartzeko. Azken Eurokopan Espainiako garaipena ospatzen ari ziren zale batzuei mehatxatzea leporatzen dio epaileak, terrorismoa goraipatzearekin batera.
Fiskaltzak aurkeztutako salaketan, Ibazetak futbol zaleekin izandako hika-mikan,honek Gora ETA militarra ohikatu zuela ohartarazten da, eta ondoren, eskubiko eskuarekin, pistola baten keinuaz lagunduta, tirokatu egingo zituela esan omen zien.
Gertaeraren irudiak argitaratu ondoren, Josetxo Ibazetak dimisioa aurkeztu zuen pasa den uztailaren 11ean, eta adierazi zuen, ez zuela kalterik egin nahi Bildu koalizioari ekintza pertsonal hauekin, eta horregatik dimititzen zuela. Bestetik, Izagirre alkateak, bere idazkari ohiaren dimisioa baieztatu ondoren, horrelako ekintzak onartezinak zirela adierazi zuen.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa