Politika
Euskadiko PP
Agentziak | EITB Media
Euskadiko PPren Zuzendaritza Batzordeak Gasteizen egingo duen bileran parte hartu aurretik, diputatuak ez du argitu azkenean alderdiko presidente izateko hautagaia izango den ala ez.
Javier de Andres gaur, Euskadiko PPren Zuzendaritza Batzordean. Irudia: EITB
Javier de Andres PPko diputatuak Euskadiko Alderdi Popularraren Kongresuan hautagaitza bakarra aurkeztearen alde egin du, "edozein dela ere", "guztiontzat ona izango litzatekeelako", bere ustez.
Euskadiko PPren Zuzendaritza Batzordeak Gasteizen egingo duen bileran parte hartu aurretik hedabideei egindako adierazpenetan, ez du argitu azkenean alderdiko presidente izateko hautagaia izango den ala ez.
"Gaur Carlos Iturgaizen eguna da, hark azalduko dizkigu Kongresuaren nondik norakoak, eta berak azaldu beharko du zein den bere etorkizuna; beraz, gaur entzun egingo diogu", berretsi du.
Nolanahi ere, "hautagaia edozein dela ere", "hautagaitza bakarra" aurkeztearen alde egin du. "Hori guztiontzat izango litzateke ona", azpimarratu du Arabako ahaldun nagusi ohi eta Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkari ohiak.
Euskadiko PPko iturriek gaur jakitera eman dutenez, De Andres proposatu du da Genovak, eta Kongresua egitea erabaki du, aurretik aukeratutako konpromisarioekin egin beharrean.
Arabako ahaldun nagusi eta Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkari izan zenak baimena izango du EAEko PPren zuzendaritza osatzeko. Bizkaitarrek "pisu espezifikoa" izan nahi dute bertan, Idazkaritza Nagusia eskuratuta. Horretarako, Eduardo Andrade proposatuko dute, Bizkaiko PPren egungo idazkari nagusi eta Getxoko PPko bozeramailea.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa