16:58

Politika

SENATUA

Uxue Barkos Nafarroako senatari autonomiko hautatu dute

AGENCIAS | EITB MEDIA

Izendatu berritan, Nafarroako presidentea izandakoak beregan jarritako konfiantza eskertu du eta nafar guztien alde lan egiteko konpromisoa agertu du.

  • Uxue Barkos, senatari autonomiko hautatu dutenean

    Uxue Barkos, senatari autonomiko hautatu dutenean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nafarroako senatari autonomikoa da gaurtik Uxue Barkos Foru Ekidegoko presidente ohia eta Geroa Baiko burua. Ez da ezustekorik izan Nafarroako Parlamentuan egin den bozketan, eta exekutibo berria osatzeko akordioan jasotakoa bete da. Hala, Barkosek Foru Gobernua osatzen duten taldeen babesa jaso du, PSNren 11, Geroa Bairen 7 eta Zurekin Nafarroaren 3.

UPNko Juan Jose Echeverria parlamentariak ere aurkeztu du bere hautagaitza, senatari izateko, baina bere alderdiaren 18 boto eta PPren 3 bakarrik jaso ditu. Bozketan, EH Bilduko 9 ordezkariek eta Voxek 2ek zurian bozkatu dute.

Aurreko legealdian ere, Geroa Bairen esku egon zen senatari autonomiko kargua, eta Koldo Martinezen lekukoa hartuko du Barkosek. Izendatu berritan, beregan jarritako konfiantza eskertu du eta nafar guztien alde lan egiteko konpromisoa agertu du. "Konbentzituta, ilusioz eta ohore handiz" hartu duela kargua ziurtatu du.

Orain, Pablo Azkonak hartuko du Geroa  Bairen bozeramaile izateko ardura Nafarroako Parlamentuan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena