09:47

Politika

ELKARRIZKETA RADIO EUSKADIN

"No me llame Ternera" dokumentalak "gatazkaren begirada oso partziala" egiten du, Rodriguezen arabera

O. A. | EITB Media

Sortuko idazkari nagusiaren ustez, Jordi Evolek zerbait "anitzagoa eta objektiboagoa" egiteko aukera galdu du.

  • Arkaitz Rodriguez Radio Euskadin

    Arkaitz Rodriguez Radio Euskadin

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

No me llame Ternera dokumentala ikusi duen Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusiaren arabera, Josu Urrutikoetxea ETAren ordezkari ohiari egindako elkarrizketak "gatazkaren begirada oso partziala" egiten du, besteak beste, ez duelako Estatuaren indarkeria aipatzen. Zentzu horretan, uste du Jordi Evole elkarrizketatzaileak aukera galdu duela gatazka izan denaren inguruan zerbait "anitzagoa eta objektiboagoa" egiteko.

Radio Euskadin eskainitako elkarrizketan ukatu egin du dokumentalak ETA zuritzen duela, "alderantziz". Horren esanetan, errelato "bakarra" elikatzen du, "zintzoen eta gaiztoen errelatoa, irabazleen eta galtzaileen errelatoa".

Josu Urrutikoetxea ETAko kide ohiaren inguruko dokumentala aurtengo Donostiako Zinemaldian estreinatuko da. Azken egunetan, Zinemaldiak hainbat ikustaldi pribatu eskaini ditu eta Rodriguez izan da ikusi ahal izan duenetako bat.

Bestalde, katalana euskararen eta galizieraren aurretik lehenestea Europan hirurak hizkuntza ofizialak izatea lortzeko "estrategia" bat izatea espero du Arkaitz Rodriguezek. Horren ustez, atzokoa "bide luze baten hasiera" izango da Europar Batasunean katalanaren, euskararen eta galegoaren ofizialtasuna lortzeko.

Amaitzeko, atzotik Espainiako Diputatuen Kongresuan Estatuko hizkuntza koofizialetan hitz egiteko aukera izango dute diputatuek, eta PPko eta Voxeko diputatuek egindako "antzezpena" gaitzetsi du Rodriguezek. Gaineratu duenez, atzoko osoko bilkuran agerian gelditu zen Espainiako Estatua estatu eleaniztuna dela, "funtsean, estatu plurinazionala delako".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena