14:19

Politika

Manifestazioa

EH Bilduk manifestazioa deitu du azaroaren 18rako Bilbon, "lurralde ereduaren eztabaida" bultzatzeko

EITB Media

Arnaldo Otegi koordinatzaile nagusiaren ustez, "78an giltzarrapoekin ixten saiatu ziren" lurralde eredua "krisian" dago gaur egun.

  • Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia. Argazkia: EH Bildu

    Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia. Argazkia: EH Bildu

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EH Bilduk manifestazio "nazionala" deitu du azaroaren 18rako Bilbon, "lurralde ereduaren eztabaida" bultzatzeko asmoz, bere ustez, datozen hilabeteetan agenda politikoaren erdigunean izango dena.

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak gaur iragarri du ekimena, EH Bilduren Mahai Politikoak Donostian egindako bileran erabaki ondoren.

Oraindik lelorik ez duen protestaren helburua da herritarrak mobilizatzea eztabaidan parte har dezaten. "Eztabaida politiko potoloa da, nahikoa garrantzitsua euskaldunok bertan proposamen eraikitzaileak egiteko", adierazi du Otegik.

EH Bilduko buruak esan duenez, egun horretarako argi egongo da Espainiako inbestidura, baina, bere ustez, Estatu ereduari buruzko eztabaida irekitzeko aldarrikapena egokia izango da, bai hauteskundeak errepikatzen badira, bai "PSOEren eta Sumarren artean gobernu progresista bat eratzen bada, nazio anitzeko bloke baten babesarekin".

Bere ustez, "78an giltzarrapoekin ixten saiatu ziren" lurralde eredua "krisian" dago gaur egun. Gainera, eztabaida "indar plurinazionalen laguntzarik gabe Gobernu aurrerakoirik ez dagoelako" ireki da.

Inbestidurari buruz, Otegik ez du Junts koalizioaren estrategia baloratu nahi izan, eta "isiltasun zuhurra" nahiago duela defendatu du, akordioak ixteko "urregile lana" egin behar delako.

Hala ere, "trukean ezer eman gabe gobernatu nahi izateak ez du zentzurik, ez da zentzuzkoa", nahiz eta EH Bilduk hauteskunde gauetik argitu zuen PSOEk eta Sumarrek osatutako gobernu baten inbestidura babestuko zuela.

Otegik, halaber, EH Bilduri EAEko 2024ko hauteskundeetan garaipena ematen dion eta EAJren jaitsiera handia iragartzen duen El Mundo egunkariak gaur argitaratutako galdeketari buruz hitz egin du. Bere ustez, inkesta "Feijoori botoa emanez gero EAJri askoz hobeto joango zaiola esaten saiatzen den estrategia mediatiko batean" kokatzen da.

Ez du argitu nahi izan lehendakarigaia izango den ala ez, "laugarren edo bosgarren mailako" eztabaida delako, garrantzitsuena herritarren benetako arazoak baitira, "zaintzak, Osakidetza edo polizia-eredua", esan duenez.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena