Politika
Katalunia
Agentziak | EITB Media
Auzitegiak atzera bota ditu Voxek eta Ciudadanoseko hainbat diputatuk aurkeztutako helegiteak, Estatuko Abokatutzak argudiatu zuen alderdi politikoen legitimazio faltan oinarrituta.
Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart ANCko eta Omnium Culturaleko presidente ohiak, hurrenez hurren. EFE
Auzitegi Gorenak atzera bota ditu Voxek eta Ciudadanoseko hainbat diputatuk Jordi Sanchez ANCko presidente ohiari eta Jordi Cuixart Omnium Culturaleko presidente ohiari emandako indultuen aurka jarritako helegiteak.
Administrazioarekiko Auzien Aretoko Bosgarren Atalak Estatuko Abokatutzak argudiatu zuen alderdi politikoen legitimazio ezan oinarritu du bere erabakia, presoak aske uzteagatik kaltetuak direla egiaztatzen dutenak bakarrik izan daitezkeela iritzita.
Auzitegiak hasiera batean, 2022ko urtarrilean, ebatzi zuen PPk, Ciudadanosek eta Voxek ez zutela gaitasunik indultuen aurkako helegitea aurkezteko, horretarako interes legitimorik ez zutela iritzita. Hala ere, urte bereko maiatzean, Aretoaren osaketa aldatu ostean, magistratuek alderdi politikoen errekurtsoak onetsi zituzten, eta aurreratu zuten epaia kaleratzen dutenean (hau da, gaur) emango zutela zilegitasunari buruzko iritzia.
Carme Forcadell Parlamentuko presidente ohiaren eta Joaquim Forn eta Josep Rull kontseilari ohien aurkako indultuen aurkako helegiteak artxibatzea erabaki zuen Gorenak maiatzean.
Helegite horiek guztiak ebatzita, Oriol Junqueras Kataluniako presidenteorde ohiari eta Raul Romeva, Jordi Turull eta Dolors Bassa kontseilari ohiei emaniko indultuen aurka jarritakoak geratzen dira aztertzeko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa