Politika
INBESTIDURA
EITB MEDIA
Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak adierazi duenez, agintean jarraitzen badu, "elkarrizketaren" eta "adostasunaren" politikaren bidetik jarraituko du Katalunian; izan ere, horren ustez, "hori da oinordetzan hartutako haustura larriaren irtenbide konstituzionala".
Pedro Sanchezek hitzaldia eman du Madrilgo Ateneoan. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak akordioa "beldurrik gabe, anbizioz eta ausardiaz" egin daitekeela esan du astelehen honetan, eta baikor agertu da bere inbestiduraren aurrean.
Hitzok Madrilgo Ateneoak antolatutako ekitaldi batean esan ditu Sanchezek, eta gaineratu du Espainiako Gobernuak bizikidetzaren alde lan egiten jarraituko duela Konstituzioa "hausturarik gabe" babesten duen proiektu batekin.
Sanchezen hitzetan, inbestidura "luzamendurik gabe" egiten saiatuko da, Feijook gizartea entretenitzeko helburuarekin ezarritako "alferrikako itxaronaldia" amaitutakoan.
Katalunian elkarrizketaren bidez "irtenbide konstituzionala" aurkitzen jarraitzeko konpromisoa hartu du
Gobernatzen jarraitzen badu, Katalunian "elkarrizketa" eta "adostasuna" bultzatzen jarraituko duela esan du; izan ere, bere ustez, "oinordetzan hartutako haustura larriaren irtenbide erabat konstituzionala da" eta ondo funtzionatzen du.
Sanchezek ber hitzaldian esandakoaren arabera, Espainiako Gobernua gobernatzen jarraitzen badu, legegintzaldi berrirako lehentasunetako bat izango da "lurraldeen eta pertsonen arteko bizikidetza zaintzen jarraitzea, Espainia plural hori defendatuz eta lubakien eta barrikada dialektikoen iragana atzean utziz".
Hain justu, Kataluniari buruz nabarmendu du azken urteetan bere gobernuak "neurri ausartak, arriskutsuak eta, batzuetan, gizartearentzat ulertezinak" hartu dituela, baina azpimarratu du Mariano Rajoyren gobernuak autonomia-erkidego honetan jasotako "haustura larria" konpontzeko "helburu noblea" izan dela.
"Koherenteak izateko eta bizikidetzaren alde aurrera egiten jarraitzeko unea iritsi da", adierazi du. Hori dela eta, datorren legegintzaldiak "2017an Katalunian bizi dugun haustura behin betiko atzean utziko duena" izan behar duela azpimarratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa