Politika
RUBIALES Auzia
AGENTZIAK| EITB Media
TADek ez du uste RFEFko presidenteak nagusikeriaz jokatu zuenik, eta espedientea ireki dio bi falta "larri", baina ez "oso larri", egiteagatik.
Rubiales
Kirol Auzitegiak (TAD) espedientea ireki dio Luis Rubiales Espainiako Futbol Federazioko (RFEF) presidenteari, Jenni Hermoso futbolariari haren baimenik gabe eman zion musuagatik, baina egindakoa falta "larria" dela iritzi dio, ez "oso larria", eta horrenbestez, Kirolen Kontseilu Nagusiak (CSD) ezingo du behin-behinean kargugabetu.
Espainiako Gobernuak nagusikeriagatik ere salatu zuen RFEFko presidentea, baina TADek ez du larrigarri hori atzeman. Hori horrela, bi urtez gaitasungabetzea izango da Rubialesi ezarri ahalko zaion gehienezko zigorra.
Irailaren 26an, FIFAk 90 egunez kargugabetu zuen Espainiako futbolaren agintari nagusia, eta horren ondorioz, Pedro Rocha izendatu zuten RFEFko behin-behineko presidente.
TADen erabakiaren berri izan eta gero, Miquel Iceta Espainiako Gobernuko Kultura eta Kirol ministroak azaldu du Rubiales behin-behinean kargugabetu dezan eskatu diola CSDk Kirol Auzitegiari, irekitako espedientea guztiz ebatzi arte.
Icetak adierazi du Exekutiboarentzat "oso larria" izan dela Rubialesen jokaera, eta gogorarazi du CSDk berak ezin duela RFEFko burua kargugabetu.
Rubialesek, berriz
Testuinguru horretan, Rubialesek berak adierazpen bat publikatu du, eta horretan, "lintxamendu politiko eta mediatiko baten biktima" dela salatu du.
Hori bai, berriro ere esan du musua "aldebikoa eta baimendutakoa" izan zela. "Hori da nire bertsio bakarra, hasieratik izan dudana eta aldatuko ez dudana", gaineratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa