Politika
Inbestidura
EITB MEDIA
Hitzordua 10:00etan dute bi buruzagiek. "Zerrenda bozkatuenaren inbestidura errazteko eredu bat lantzeko" beharra helaraziko dio PPko buruak Sanchezi. PSOEk espero du PPk "eguneroko irainak alde batera" uztea eta jarrera "eraikitzaileago" hartzea.
Bi buruzagiak, aurreko bilera batean. Artxiboko argazkia: EITB Media
Alberto Nuñez Feijoo PPko buruzagia eta Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko jarduneko presidentea bihar, asteazkenarekin, bilduko dira Diputatuen Kongresuan, PPko iturriek jakinarazi dutenez.
Bilera 10:00etan izango da. Iturrion arabera, Nuñez Feijoo atzo eguerdian jarri zen harremanetan PSOEko buruzagiarekin, bilera eskatzeko. Inbestidurarako babesak lortu nahian, EH Bildu ez beste taldeekin iragarri duen bilera errondaren lehen batzarra izango da PPren eta PSOEren hautagaien artekoa.
PPko iturriek zehaztu dutenez, Nuñez Feijooren eta Sanchezen arteko elkarrizketa WhatsApp bidez izan zen. Lehen mezuan, telefonoz hitz egiteko eskaera egin zion PPko buruak Sanchezi. "Jarduneko presidenteak egoki ikusi zuen bilera egitea, baina hitzordua kabineteburuek egitea nahiago izan zuen", argitu dute.
PPren ustez, hauteskunde orokorren osteko "normaltasun demokratikoaren baitan" kokatu behar da batzarra, eta inbestiduraren aurretik egon behar den "instituzionaltasunean".
Feijook berak uztailean azpimarratu zuen bezala, eta Borja Semperrek atzo nabarmendu zuen gisan, bi alderdiek gobernagarritasuna bermatzeko "erantzukizuna" dute. PPko buruarentzat, "zerrenda bozkatuenaren inbestidura errazteko eredu bat landu" beharko lukete biek ala biek. "PPko presidenteak lehengo lepotik du burua, eta hala jakinaraziko dio bihar sozialisten idazkari nagusiari", gaineratu dute.
Bestalde, PSOEko iturriek adierazi dutenez, Nuñez Feijook jarrera aldatzea espero dute Sanchezekin bildu ostean. "Espero dugu Feijook eguneroko irainak alde batera uztea eta Espainiarentzat eta espainiarrentzat eraikitzaileagoa den bide bat abiatzea".
Iturrion arabera, PPko buruaren mezuak jaso ostean, hiru data eskaini zitzaizkion: gaur, bihar edo etzi.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa