10:44

Politika

elkarrizketa radio euskadin

Aburtok Aste Nagusiko jaien balantze positiboa egin du

eitb media

Bilboko alkateak zehaztu duenez, inoiz baino atxilotu gehiago daude jaietan, inoiz baino polizia gehiago dagoelako.

  • Juan Mari Aburto Bilboko alkatea Radio Euskadiko estudioan. Agrazkia: EITB

    Juan Mari Aburto Bilboko alkatea Radio Euskadiko estudioan. Agrazkia: EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak Bilboko Aste Nagusiaren balantze positiboa egin du, jai-giroa "protagonista nagusia" izaten ari baita. Hala adierazi du gaur, ostirala, Radio Euskadiko Boulevard saioan egin dioten elkarrizketan.

Jende andana ibiltzen den lekuetan ohikoa den legez, erasoak, ebasketak eta lapurretak ere egon dira, noski, baina, delituren baten biktima izan diren pertsonentzat "hain positiboa ez bada ere", jai-giroa eta ondo pasatzeko gogoa nagusitzen direla esan du Aburtok.

Iazko datuekin alderatuta, ia % 50 egin du gora atxilotuen kopuruak; "inoiz baino atxilotu gehiago daude", zehaztu du Aburtok. Hala ere, alkateak azpimarratu du hori ez dela krimenen hazkundeagatik, baizik eta polizia kopuru handiagoa eta segurtasun-dispositibo gehiago daudelako.

Bilboko Konpartsek poliziaren gehiegikerien aurka egindako salaketa publikoari buruz galdetuta, Aburtok argi utzi du "gai delikatuegia" dela "polizia eta lapurretara jolasteko", eta ziurtatu du kaleetan poliziaren presentzia handitzearen arrazoia "herritarrek hala eskatzen dutelako" dela.

"Udalak izugarrizko ahalegina egin du inoizko plantillarik handiena izateko, hori baita herritarren kezka nagusietako bat", adierazi du Aburtok. Guztira, 900 udaltzain ari dira lanean Aste Nagusian herritarren segurtasuna bermatzeko.

Hori bai, txosnetan pixa egiten harrapatu zituzten zerbitzuz kanpo zeuden bi udaltzainen inguruan izandako gertakaria baieztatu du, eta zigortu egingo dituztela esan du, "diziplina-espediente bat izango dute".

Udal tasak eta zergak datorren urterako % 3ko igotzeko erabakiari dagokionez, Aburtok esan du udalak erabaki hori hartu behar izan duela zergak hiru urtez izoztuta egon ondoren, kalitatezko zerbitzu publikoei eusteak "ikaragarritako kostua" suposatzen duelako. "Ahalegin handia egin dugu aurrekontu berarekin zerbitzu berdinak, eta gehiago, ematen jarraitzeko, baina hiru urteren ondoren, igoera beharrezkoa da" azaldu du alkateak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena