11:13

Politika

Kongresua

Feijooren inbestidura saioa irailaren 26rako eta 27rako deitu du Armengolek

EITB MEDIA

Alfredo Nuñez Feijoorekin, Felipe VI.ak proposatutako hautagaiarekin, batera hartu du erabakia Diputatuen Kongresuko presidenteak.

0:58
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Francina Armengolek inbestidura saioa irailaren 26an eta 27an izango dela iragarri du, Kongresuan bertan egindako prentsaurreko baten bitartez. Horrekin batera, erabakia Alfredo Nuñez Feijoorekin batera, Felipe VI.ak proposatutako hautagaiarekin, hartu duela azaldu du Diputatuen Kongresuko presidenteak.

Armengolek azaldu duenez, asteazkenean zehar popularren hautagaiarekin kontaktua mantendu du. Horrekin batera, gobernua osatzeko beharrezko babesak aurrera eramateko denbora nahikoa dela azaldu du.

 "Data honekin, zentzuzko denbora baino gehiago ematen dela uste dut (...) Aurreko legegintzaldietan hilabete inguru igaro zela kontuan hartuta, irailaren 26rako aurreikusita dagoen deialdiarekin Erregeak bere hautagaia proposatu zuenetik 35 egun igaroko dira".

Amaitzeko, presidenteak jakinarazi du alderdi politiko guztiak jada jakinaren gainean daudela.

Aipatu beharra dago Kongresuko talde parlamentarioak ez direla formalki eratuko datorren astelehenera arte, orduan aurreikusten baitira Legebiltzarreko Mahaiak inskripzioei egindako oniritziak. Horren ostean, Bozeramaileen Batzordea bildu beharko da eztabaida antolatzeko.

Errege Etxeak Alfredo Nuñez Feijooren hautaketa "ohitura" bezala justifikatu zuen; izan ere, hauteskunde orokor guztietan boto gehien lortu izan dituen talde politikoaren hautagaia izan baita proposatutako lehena.

EH Bildurekin "negoziaziorik ez"

Feijooren inbestidura aurrera eramateko, alderdi politiko guztiekin hitz egiteko prest agertu da Alderdi Popularra astelehen honetan, baita ideologia independentista dutenekin ere. Hala ere, Cuca Gamarra PPko idazkari nagusiak baldintza bakarra jarri du negoziazioetan: EH Bildurekin ez.

"Gainerako alderdi politikoekin, elkarrizketa horietan aurrera egingo dugu datorren astetik aurrera", adierazi du Gamarrak Antena 3n eskainitako elkarrizketa batean, Carles Puigdemont Kataluniako buruzagi ohiaren Junts bezalako alderdiei atea irekiz.

Oraingoz, alderdi hauetako 172 diputaturen babesa du Feijook: Vox, UPN eta Koalizio Kanariarra. Inbestidurarako 176 botoetatik gertu dagoen arren, ez dirudi falta diren 4 boto horiek lortuko dituenik. Izan ere, erabakigarriak izan daitezkeen alderdiek Vox alderdi ultraeskuindarrak osatutako Gobernuaren aurka agertu dira.

Hauteskundeak errepikatzeko "estrategia"

Patxi Lopezek, PSOEk Kongresuan duen bozeramaileak, hauteskundeak errepikatzeko "estrategia" bat antolatzea leporatu dio Nuñez Feijoori. Gainera, inbestidura popularrentzat "porrota" izango dela aurreikusi du lehendakariak.

"Hauteskundeak errepikatzea lortzen duten ikusteko estrategia bat da, baina herritarrak ez dira erratzen botoa ematen dutenean", adierazi du Patxi Lopezek SER irrati katerako.

Negoziazioei dagokienez, Lopezek azaldu du PPren inbestidurak porrot egin ondoren, Sanchezen inbestidurara bideratutako bigarren fase bat hasiko dela, eta horren inguruko negoziazioak hasi direla.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena