Politika
Katalunia
Agentziak | EITB Media
2017tik ematen ez zen argazki historiko baten lekuko izan da Sant Miquel de Cuixa astelehen honetan.
Pau Casals musikaria omentzeko ekitaldi bat egin dute gaur Sant Miquel de Cuixa monasterioan, Codaleten (Frantzia), eta Generalitateko bost presidente elkartu dira bertan: Pere Aragones egungoa, eta Carles Puigdemont, Jordi Pujol, Jose Montilla eta Quim Torra presidente ohiak.
Sant Miquel de Cuixa 2017tik ematen ez zen argazki historiko baten lekuko izan da astelehen honetan, Generalitateko presidente guztiena batera, Pasqual Maragall (ez da bertaratu gaixotasunagatik), eta Artur Mas izan ezik (familia konpromiso batengatik).
Puigdemont Frantzian ekitaldi publiko batean agertzen den lehen aldia da, uztailaren 5ean Europar Batasuneko Auzitegi Orokorrak europarlamentari gisa immunitatea kendu zionetik. Horrek atxilotzeko beste agindu bat ematea ahalbidetuko lioke Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epaileari.
Ekitaldiaren aurretik, monasteriora iritsita, Aragonesek eta lau presidente ohiek bilera laburra egin dute, eta klaustroan, denek batera argazkiak atera dituzten lekuan, Aragonesek eta Puigdemontek lasai hitz egin dute.
Ekitaldiaren ostean, hori antolatu duen Universitat Catalana d'Estiu (UCE) unibertsitateko arduradunek bazkari pribatu batera gonbidatu dituzte presidente ohiak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa