Politika
XV. Legegintzaldia
eitb media
Taldeek izena emateko epea datorren ostiralean amaituko da, eta hurrengo astelehenean bilduko da Mahaia ebazpena emateko. Junts eta ERC ziurgabetasun egoeran daude taldeak osatzeko baldintza guztiak ez dituztelako betetzen.
Juntseko diputatuak Kongresura heltzen.
Kongresuko Mahaiak ostiral honetan egin du XV. Legegintzaldiko lehen bilera, ostegunean Kongresua eratzeko batzarraren ostean, eta talde parlamentarioak osatzeko epea datorren ostiralean, abuztuak 25e, amaituko dela ebatzi du. Ondoren hilak 28an, astelehena, bilduko da Mahaia horiek sortzeko baimena emateko.
Araudiak ezartzen duenez, Kongresua eratu eta hurrengo bost egunetan osatu behar dira taldeak, baina Mahaiak astebeteko tartea eman du horretarako. Orain, alderdiek eta koalizioek euren talde parlamentarioei eman nahi dieten izena erregistratu beharko dute, eta haien bozeramaileak nortzuk izango diren jakinarazi.
PPk, PSOEk, Voxek, Sumarrek, EAJk eta EH Bilduk taldeak osatu ahalko dituzte Araudiak ezartzen dituen baldintza guztiak betetzen dituztelako.
Aitzitik, ERC eta Junts alderdiak ziurgabetasun egoeran daude; izan ere, bakoitzak zazpi eserleku izan arren, ez dute Kataluniako lau probintzietan behar diren botoen % 15 lortzen (bitan bakarrik lortu dute), ezta autonomia erkidego osoan ere. Beraz, defizit hori gainditzeko zerbait egin beharko dute.
Hala ere, alderdi independentistek talde propioak izango dituztela bermatuta daukate, Francina Armengol presidente izateko PSOErekin eta Kongresuko Mahairako hautagai aurrerakoiekin lortutako akordioei esker.
Behin Mahaiak abuztuaren 28an taldeei buruzko lehen erabakia hartzen dutenean, Ganberaren funtzionamendurako garrantzitsuak diren erabaki batzuk hartzen hasi ahalko dute, hala nola hemizikloko eserlekuen banaketa.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa