Politika
Polemika
Agentziak | EITB Media
Ekain Ruiz ETAko kidea garraiatzen ari zen lehergailuak eztanda eginda hil zen duela 23 urte, eta haren aldeko mezua txiokatu du Sortuk.
Iñigo Urkullu lehendakariaren iritzian, "gaitzesgarria" da Sortuk Ekain Ruiz ETAko kide zena omendu izana. Ruiz 2000. urtean hil zen, ETAko beste hiru kiderekin batera, garraiatzen ari ziren lehergailuak eztanda eginda.
"Bizikidetza ez da autoan bonba bat zeramaten pertsonak omentzea, euren lehergaien biktima izan ziren arren", deitoratu du lehendakariak, Facebooken argitaratutako mezu batean.
Lehendakariak horren ildotik adierazi duenez, "batzuek ibilbide etiko luzea dute oraindik egiteko", eta gogoan ekarri du Joxe Mari Korta enpresaburua, ETAk hil zuela 23 urte bete diren honetan.
Hernaniko Sortuk Ekain Ruiz ETAko kidearen argazki bat txiokatu du, testu honekin: "Gaur, 23 urte Ekain Ruiz Hernaniarra eztanda baten ondorioz hil zenetik. Patxi Rementeria, Zigor Aranbarri eta Urko Gerrikagoitiarekin batera, Bilboko Bolueta auzoan, euren kotxeak eztanda egin zuen. Euskal Herrian memoria osoa".
¿¿Gaur, 23 urte Ekain Ruiz Hernaniarra eztanda baten ondorioz hil zenetik¿
— SORTU Hernani (@sortu_hernani) August 7, 2023
Patxi Rementeria, Zigor Aranbarri eta Urko Gerrikagoitiarekin batera, Bilboko Bolueta auzoan, euren kotxeak eztanda egin zuen.
EHn MEMORIA OSOA pic.twitter.com/jpXcoDlsj5
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa