12:52

Politika

U23

Voxek PP babestuko luke Gobernuan sartu gabe, Sanchezen inbestidura saihesteko "separatisten" laguntzarekin

Agentziak | EITB MEDIA

Alderdi ultraeskuindarreko 33 diputatuek PPren 137 eserlekuen eta PSOEren 121 hautetsien batura jarri dute mahai gainean, haien diputatuekin batera 291era iritsiz. Gobernu bat osatu nahi dute, "Konstituzioaren oinarriak suntsitu nahi dituztenen" babesik gabe.

  • Santiago Abascal, talde ultraeskuindarraren buruzagia. Argazkia: EFE

    Santiago Abascal, talde ultraeskuindarraren buruzagia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Voxek Alberto Nuñez Feijoo Alderdi Popularreko buruaren inbestidura babestuko luke, Gobernuan sartzea eskatu gabe. Modu horretan, talde ultraeskuindarraren helburua da Pedro Sanchezen Exekutiboa "Espainiaren etsaiekin" osatzea saihestea.

Ez dira "inoren aitzakia izango, ezta Konstituzioaren oinarriak suntsitu nahi dituztenen gobernua saihesteko eragozpena ere", azpimarratu dute.

Jarrera hori defendatzen dute, "zuhurra eta zentzuduna, nahiz eta Vox deabrutu eta erruduntzat jo nahi duten, ordezkaritza politikorako eskubidea duten hiru milioi espainiar baino gehiago deabrutuz eta erruduntzat joz".

Aukeretako bat PPren 137 eserlekuen eta PSOEren 121en eta Voxen 33en batuketa da, 291era iritsiko bailirateke, Gobernuko presidentegai baten inbestiduraren lehen bozketan behar den gehiengo absolutua aise gaindituz; baina ezinezkoa den aritmetika bat da, ezusteko larririk ezean.

Akordio "zabala eta konstituzionala"

Iragarpen horren ostean, Alberto Nuñez Feijoo Alderdi Popularreko buruak esan du bakarrik gobernatzea bilatuko duela akordio "zabal eta konstituzional" batekin, eta Voxen proposamena "aurrerapausoa" ikusten du. Ildo horretan, Feijook berretsi egin du itun konstituzional bat, "gobernaezintasun egoera", blokeoa eta hauteskundeak errepikatzea saihesteko.

Iruzkinak

    • logo eitb nahieran
      NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen