Politika
Nafarroako Gobernua
Eider Garaikoetxea O. | EITB Media
Ikuskizun dago Uxue Barkos buru duen koalizioa gobernuan sartuko ote den eta EH Bilduko militanteek inbestiduran "bai" bozkatzea babesten duten (oraindik ez dute galdeketarako data jarri).
Chivite, irribarretsu, PSNk Iruñean duen egoitzan, hauteskundeen ostean. Argazkia: EFE
Maria Chivite sozialista bigarrenez Nafarroako presidente izateko negoziazioak beste fase batean (azkena akaso) sartu dira. PSNk eta Zurekin Nafarroak Gobernua osatzeko aurreakordioa sinatu zuten atzo, eta bezperan baiezko botoa emateko prest zegoela iragarri zuen EH Bildu Nafarroak (militanteek dute azken hitza). Bi mugimendu horiek aldapa behera jarri diote inbestidura jarduneko presidenteari. Argitzeko dago Geroa Baik zer egingo duen: Gobernuan sartzea edo oposizioan geratzea aukera lezake. Hori bai, Uxue Barkosen koalizioaren abstentzioa behar du bloke aurrerakoiak.
Foru hauteskundeen emaitzak kontuan hartuta, bigarren bozketan aukeratuko lukete Chivite. Lehen bozketan gehiengo osoa behar da (26 boto), baina bigarrenean nahikoa da gehiengo soila. Hala, eskuineko blokeak (UPN+PP+Vox) dituen 20 eserlekuak baino gutxienez boto bat gehiago eskuratu behar ditu bloke aurrerakoiak. EH Bilduk baiezkoaren alde egingo balu, 23 boto jasoko lituzke Chivitek (11 PSNrenak, 3 Zurekin Nafarroarenak eta 9 koalizio abertzalearenak). Dena dela, Geroa Bairen abstentzioa ere behar du Chivitek (7). Uxue Barkosen koalizioak esana du ez duela gobernu aurrerakoi baten aukera zapuztuko.
Sozialistek asteak zeramatzaten Geroa Bai eta Zurekin Nafarroarekin negoziatzen. Astelehenean, baina, hordagoa bota zuen Geroa Baik. Salatu zuenez, PSOEren estatu mailako estrategiek talka egiten dute Geroa Baik hiruko gobernuan izan nahiko lukeen pisuarekin.
Geroa Baik erabakitzen duena erabakita, argi dago PSNk Zurekin Nafarroarekin erdietsitako akordioak —orain arte Geroa Bairen esku zegoen Etxebizitza Departamentua Alfaroren koalizioak izango du — bidea erraztu diola Chiviteri.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa